Appenzell (Suitza)
Arratsaldea aurrera doa eta afalordua ez bada ere, eguna gautzen hasi da. Pixkanaka iluntasuna eta hotza nagusituko dira. Hobe aterpean egotea ordurako.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Arratsaldea aurrera doa eta afalordua ez bada ere, eguna gautzen hasi da. Pixkanaka iluntasuna eta hotza nagusituko dira. Hobe aterpean egotea ordurako.
Appenzell (Suitza)
Trenetik azkar igarotzen da paisai elurtua. Goxo gaude, epel, eta iluntzen ari den egunaren edertasuna gure begi aurrean dugu. Momentu zoragarria.
Appenzell (Suitza)
Urte bukaera da. Argi orduak gutxi eta hotzak dira. Eguzki sartzea laster heltzen da. Bere errainu epelak elurrarekin nahasten dira egunaren azken momentuotan.
Cardano al Campo (Italia)
Hegazkinan eseri, airea hartu eta leihotik begiratu dut. Ezohizko paisai eder bat ikusi dugu. Zenbat aldiz ikusiko dugu eguzki sartze bat milaka metro lur gainetik? Zerumuga hodeien gainean, laranja eta gorri koloreetakoa ikustea ez al da pribliegioa?
Cardano al Campo (Italia)
Zerua zeharkatuz abiadura bizian hodei guztien gainetik, sorginek egin ez bezala, eguzki sartze zoragarri bat aurkitu genuen. Azkenengo ekhi izpi gorri eta laranjei jarraika ibili ginen, gauaren belztasunak jan zituen arte.
Bregenz (Austria)
Leihotik begiak ezin kendu nabil. Arrats garaia da eta espektakulua erabat goian dago. Eguzkiak, joan berri, bere kolore epelenak oparitu dizkigu eta hodei gabeko zerua alde batetik bestera margotu du.
Bregenz (Austria)
Arbola gutxi batzuk eta kaleko argi indartsuak daude eguzki argiaren bidean. Itzalen beltza arratseko kolore epelekin nahasten dira. Eguzki sartzearen magia bete-betean miretsi daiteke.
St. Gallen (Suitza)
Gausentia heldu da bere koloreekin eta bere iluntasunarekin. Eguzkiak gaur opari txikia egin digu. Hori, more eta laranja batu zaizkie zeruaren urdinari modu ikusgarrian.
St. Gallen (Suitza)
Udazken erdian gaude eta arratsaldeko orduetan behar da sorbalden gainean zeozer epelago eranztea. Ilunabar aurreko eguzkiak indarra faltan du giroa epeltzeko. Hala ere, pena merezi izan du arratsaldea paseoan ematea.
St. Gallen (Suitza)
Eguna bukatzear dago. Zerua horitu da. Lurran ilundu du. Lanbroak mendi magalera itsatsita jarraitzen du. Laster pasealekua hustuko da. Udazken garaian iluntzearekin batera heltzen bait da afaltzeko garaia.
St. Gallen (Suitza)
Itzalen artean mugitzen dira pasealariak. Joandako lanbroak hotz utzi ditu. Arratsaldeko eguzkiak ez ditu gaurkoz berotuko. Gau luzearen zain geratu dira.
Freiburg (Alemania)
Plaza ilun dago, kaleko argi bakan batzuk eta leihoetatik ateratako argiak ezik. Kaleak, hala ere, ez daude hutsik. Mugimendua dago oraindik. Arratsaldeko azken astia aprobetxatzeko gogoa dute.
Freiburg (Alemania)
Ilun dago dagoeneko baina kaleak ez dira erabat hustu. Giroa epela da eta udazken gauak gonbidatzen du kalean egotera.
Freiburg (Alemania)
Hiriaren gainean espektakulu handi bat martxan dago. Udazkenean eguzkiak indarra galtzen badoa ere arrats ederrak sortzen ditu.
Laudio (Euskal Herria)
Ilusenti garai bete betea da. Zeruan eguzkiaren argia irauten du. Kaleko argi artifizialak kolore epela dauka. Etxerako bidea erakusten du. Tartean iluntasuna gailentzen hasia dago. Gaua laster heltzear dago.
Bakio (Euskal Herria)
Itsasoa zabala da. Amaitezina ematen du hondartzatik begira. Alde guztietara zabaltzen da. Bere gainazala urraturik gabe hedatzen da. Bere kolorea aldatzen da soilik. Argia izan daiteke. Ilun ikus daiteke.
Bakio (Euskal Herria)
Itsasoa lasai dago gau bezpera honetan. Ez dirudi ekaitzak jo behar duenik. Ez dirudi olatuak harrotu behar direnik. Beraien erritmodun joan etorrien musika baino ez da entzuten.
Bakio (Euskal Herria)
Argi eta ilunak dira nagusi eguzkiari aurrez aurre begiratzen zaionean. Hau hala da astro boteretsua ortzimuga azpian ezkutatuta dagoenean ere. Paisaia formen profila bihurtu da. Detailerik gabeko irudia da orain.
Bakio (Euskal Herria)
Arrats bete betea dago. Eguzkia gutxinaka aldegiten duen bitartean, kolore epelez margotzen du zeru urdina. Eguzkia ortzimugara hurbiltzen den heinean, itzalak luzatzen eta paisaia beltzez betetzen da.
Bakio (Euskal Herria)
Gau aurreko argitan bainua hartzeko garaia da. Eguneko beroa jeitsi da eta jendez hustu da hondartza eta itsasoa. Lasaiago eta freskoago egoteko aukera dago.