Montreux (Suitza)
“Begira. Eguzkia hor dago. Urazpira sartuz desagertu behar dela ematen du” esanez joan daiteke elkarrizketa. Momentuaren edertasuna handia da. Beste edozerri gailentzen zaio.
Eguneko argazki bat
Montreux (Suitza)
“Begira. Eguzkia hor dago. Urazpira sartuz desagertu behar dela ematen du” esanez joan daiteke elkarrizketa. Momentuaren edertasuna handia da. Beste edozerri gailentzen zaio.
Montreux (Suitza)
Eguzkia desagertzear dagoenean, arratsa ate joka daukagunean, gaueko iratxoek eta aztiek berain hauts magikoak banatzen dituzte edertasuna zabaltzeko. Politagoa ematen du guztiak. Bare dago giroa, presak joan dira, ilunaren freskura pixkanaka heltzen doa.
Montreux (Suitza)
Eguzkia handia ikusten da arratsalde honetan. Zeru oskarbiari esker izango da ziurrenik. Oztoporik ez du jartzen astroa bere hoberenean ikusteko. Pasealekuan zehar dabiltzanak argi asko dakite hori.
St. Gallen (Suitza)
Elurrak landare-hesia pareta bat bihurtu du. Itxura erabat aldaerazi dio errauts zuriak. Arratsarekin hotza dator eta elurra beste egun batez irauten lagunduko du. Elur argia gauaren iluntasunarekin nahasten joango da pixkanaka gure bistatik erabat desagertu arte.
Lehmen (Suitza)
Zein kolorek margotzen dute zerua? Hodeiek beraien ohiko zuritasuna galdu dute. Eguzkiaren azken errainuek udazkeneko arratsalde hotza kolore beroekin bete dute.
Simplon (Suitza)
Hodei bakarti bat gailur baten gainetik igaro behar da. Bere bidea haizeek agindutakoa da. Kolore laranja tankerakoa, arratseko eguzkiak emandakoa da.
Müstair (Suitza)
Gaueko lehen orduak dira. Udako egun luzea bukatzear dago. Eguzkiak ilargiari utzi behar dio lekua. Etxeko argiak piztutak daude dagoeneko. Atsedenerako garaia heldu da gaurkoz.
Müstair (Suitza)
Arratsa heldu da eta etxeetako argiak goritzen jarri dira. Kanpoan berriz argia amatatzera jotzen du. Hodeiak iluntzen hasi dira eta zerua belzten.
Müstair (Suitza)
Uda da baina gailur altuenek elur printzak mantentzen dituzte. Ez da hau edonolako lekua. Mendiko haran bat, mila metrotik gora kokatuta, mendi erraldoiez inguratua eta aspaldiko ohitura eta hizkuntzari lotuta dirauena.
Müstair (Suitza)
Izan da udako egun argitsu eta epela, baina orain zerutik datoz azken eguzki printzak. Mendi magaletako pinudia dagoeneko iluntasunean murgilduta dago. Beraien profila ortziaren kontrara ederki nabaritzen dira.
Müstair (Suitza)
Arratseko garaia da eta itzalak argiak baino gehiago ikusten dira. Zeruko urdina da galduko den azken kolorea. Bestetik, itzalen beltza nagusi da eta, tartean, apenas nabari dira herri baten formak.
Appenzell (Suitza)
Zeruko argia erabat itzali aurretiko momentuetan, harana erdi-itzaletan, erdi-iluntasunean, murgildua ikusten da.
Zurich (Suitza)
Arratsaren kolore bizi eta gorriztatua gailenduz joan da zeru osoa hartzera heldu arte. Lurretako detaileak galtzen doazen einean, zeruetako koloreak eta argi jokoak baino ez dira gelditzen gaua heldu bitartean.
Zurich (Suitza)
Aireportuko eremu zabaletan zeruak eta zerumugak infinitoak izaten dira. Hegazkinek beraien leku naturalera joateko bide zuzena izaten dute, haiek zentruan jarrita pentsatuak daude.
Isla (Espainia)
Harrokak hare artean agertzen dira. Itsasadarrak pilatutako harea ez da nahikoa zoruko harriak erabat estaltzeko. Arratsaren garaia da. Zerua argi dagoen arren, itzalak gailentzen ari dira.
Santoña (Espainia)
Itsasoko ura leunki heltzen da hondartza bazterrera eta bertan lamina fin bat uzten du. Beraiengan datza ikuspegi honek sortzen duen lilura. Zeruko urdin kolore sakona eta arratsak ilundutako hodeien zuria jaso eta biderkatzen dute gero guri erakusteko.
Cardano al Campo (Italia)
Arratsa heltzear dago eta arbolen kolore gorrixka eguzkiaren argi leunarekin nahasten da. Herriko etxe eta eraikuntzak urre koloreko arbolek zainduak ageri dira. Tokiaren edertasuna biderkatuta gertatzen da.
St. Gallen (Suitza)
Etxean geratzeko garaia dugu. Birus berri bat dabil gure artean eta, tamalez, haren kontra borrokatzeko modu hobeagorik ez da ezagutzen momentuz. Egunak aurrera joaten dira eta arratsak leihotik ikusi behar ditugu. Bitartean biharko egunak ekarriko duenaz pentsatzera jotzen du buruak.
Malesco (Italia)
Eguzkiak zerua argiztatzeko baino ez du indarrik arrats partean eta horrek lilura sortzen digu. Bitartean, kale-argi xumeek astro handiaren lanari segida ematen saiatzen dira. Baina argitasuna soilik tarteka ekartzea lortzen dute.
St. Gallen (Suitza)
Profilak baino ez dira gelditzen ikusgai. Arbolen adarrena, etxeena eta zutoin bakan batzuek han eta hemen.