Neguan ere behar da higitu. Zaila bada ere, bizikletan ibiltzea bada. Kotxeek errazago dute, baina kontuz ibili behar dute. Izan ere izotza edonon egon daiteke.
Batzutan iraganeko irudiak etortzen zaizkit gogora eta ezin burutik kendu ibiltzen naiz. Kasu honetan, ipar Europako negu hotz eta elurtsua dakusagu. Gogorapen ganbararen atal handi bat.
Harlauzazko zoruan putzuak, putzuetan islada eta isladan hodeiak eta zeruaren urdina. Helsinkiri agur esateko egunak hau utzi du. Makina bat gogorapen on eramango ditut. Gero arte.
Eguzkia hodei zurien atzean eta zeru urdina. Putzu batek erakusten digu mundua buruz behera. Ederrak dira ilusioak. Ikusteko modu diferenteak begiak eta adimena zorrozten ditu.
Neguko elurra ur putzu bihurtzen da udaberrian. Haize izpiek gainazala zimurtu eta putzuak irudi lausoa bueltatzen dute. Gure munduaren ikuspegi berria erakusten digu.
Hodeiak eta zeru urdina ur putzuan ikusten dira eguzki izpiek isladaturik. Erdi urtutako putzuetan, elur artean, harrizko zoruko enparantzan neguaren azkena udaberriaren hasierarekin josten da.
Uspenski katedrale ortodoxoak katedrale protestanteari egiten dio so ondoko muino batetik. Errusiar garaitik datorren ondarea da hau eta gaur egun oraindik erabilgai dago.
Hara turista talde bat monumentuei begira eta hiriaz gozatzen. Hau da Helsinkiko puntu turistikoenetarikoa. Itsas frontea, udaletxea, presidentearen etxea, Suediako enbaxada eta denen gainetik katedrale zuria.
Agur artxipielagoari momentuz baina bueltan izango naiz. Helsinki kostako zeru zabalez gozatzera, izotzean ibiltzera edo udan bainua ur hotzetan hartzera. Dena dalakoa, baina hemen berriro izateko desiratzen nago dagoeneko.
Etxe handiak ere aurki daitezke. Gaur egun jatetxeak daude irudiko eskumakoan. Arratsalde-gau berezi bat igarotzeko lekua. Hiria ikusgai eta itsasoaren ondoan.
Hemen nabigatzea ez da sinplea, ur gutxi bait dago. Irla guztiek, baina, dute kai txiki bat. Artxipielagoan udan da ibiltzeko garai onena. Untzi txiki batekin irlaz irla ibil daiteke. Sarri barbakoan erretzeko aukera ere badago.
Hiria bistara daukate etxea hauek. Ez dira, beraz, urrutiko bizilekuak baina hemen bizitza gogorra bezain polita izan behar du. Urte osoa haizearen eta olatuen mende egon behar. Kotxearen beharrean, txaluparen menpe bizi behar. Bizimodu berezia.
Itsasoan bidaiatu bitartean, untziaren alboan ura pasatzen ikusten da. Eguzkiaren islada, baina, guri jarraika dator. Han eta hemen, ere, etxeak ageri dira irla txikietan.
Eguerdiko argi gogorrak itzalez betetzen du eguna. Gaur itsasoaren urdin kolorea ez da protagonista. Eguzkiak bere dirdira uretan isladatzen du, atentzioa bereganatuz.
Etxe hauetan historia luzea gordetzen da. Hiru nazioetako jendea bizi izan da hemen. Suediarrak hasiera batean, mendebaldetik etorriak, errusiarrak gero, ekialdetarrak. Azkenean bertakoak, auzokideen dominazioa gainetik astindu ostean.
Irla gehienbat bastioi moduan erabili izan da azken bi mendeetan. Etxe hauek soldadu familientzat eraikiak omen ziren. Gaur, berriz, etxebizitza pribatuak dira eta kafetegi atseginak aurki daitezke ere baten batean.