Teknologia zaharra eta berria (Old and new technology)

Müstair (Suitza)

Teknologia zaharra eta teknologia modernoa bata bestearen ondoan. Burdinezko zartagainak, tximinia eta harrizko labea ehundaka urteetan zehar erabilia izan da. Baina azkenaldian, gailu berriak gehitu zaizkie beraien erabilgarritasuna hobetzeko. Gailu berri hauek plastikoa, metala eta gailu elektronikoez osatuak daude. Ziurrenik ehunadaka urte ez ditu iraunduko.

Korridore estu eta iluna (Dark and narrow corridor)

Müstair (Suitza)

Korridore estua eta ilunak komunikatzen ditu bi gela. Eta zer ikusten da urrunago? Kolore hori distiratsuz eginiko hesia al da? Ez du ematen eraikuntza erlijioso batean aurkituko den egitura.

Kolumna baten gainazal zulatua (Broken surface of a column)

Müstair (Suitza)

Kolumnaren azalak garai bateko leuntasuna galdu du. Hala ere, sendo eusten dio gaineko zamari. Ez du itxurarik harri puxka etsi egingo duenik.

Aldare margotua (Painted altar)

Müstair (Suitza)

Aldare nagusian erlijioaren pasioa irudikatzen duten margoak ageri dira. Jarraitzailearen gogoa eta morala hezitzea dute helburu. Garaiko propagandatik zeozer ere izango dute.

Sabaia, ez teilatua (Ceiling, not roof)

Müstair (Suitza)

Sabai batek, teilatuaren beste aldeak, gelaren goia bete eta estaltzen du. Kanpoko aldea eguratsaren erasoen mende dago. Barrualdean, berriz, morrontza horretatik aparte egonik, apaindura finenak erakuts ditzazke.

Sabai lan fina (Fine ceiling)

Müstair (Suitza)

Sabaia hau historia liburu baten parekoa da. Lekuko istorioak eta jendeen memoria gordetzen du, desagertu eta denbora luzera. Arkitektura lan fina ere bada, mendeen erasana jasateko kapaza.

Eliza eta hilerria (Church and cementery)

Müstair (Suitza)

Hilerria eta eliza, batera egotera kondenatuak daude. Edo horretarako zuzenki sortuak izandakoak, beharbada. Aintzinatik dator ohitura hau eta erabat daukagu barneratuta.

Txikia baina ez hutsala (Small but not futile)

Müstair (Suitza)

Eliza xumea izango da baina eraikita izan zenetik pasa den denborak ematen dio handitasuna. Kolore zuri garbiaz margotutakoa, urrunetik ageri da distiratsuki.

Eliza zuri txikia (Small white church)

Müstair (Suitza)

Eliza txiki batek zer funtzio dauka, ondoan monastegi bat duen kasuan? Kapera intimoa bezala erabiliko al da, bakoitzaren pekatuak eta beharrak ahopeka konfesatzeko?

Kanpain dorre zaharra (Old church tower)

Müstair (Suitza)

Dorre honen erlojuek neurtu dituzte egun ugariren iraupena. Eguzkiaren bideari kasu egiten dio batek. Bestea, berriz, mekanismo baten menpe bizi da.

Harrizko erraldoiaren jantziak (Dresses of a rock giant)

Müstair (Suitza)

Inguru hauetako harrizko erraldoiek burugaina zurituta izaten dute urte osoan zehar. Lepotik behera baso itxietako zuhaitzez josten dituzte soinekoak. Burutik gora zerua dago soilik, hodeiez eta haize amaitezinez betea.

Mendi haran zabala (Wide mountain valley)

Müstair (Suitza)

Haran zabala, bere garaian glaziarrek zizelkatutakoa, gailur zuriz inguratutakoa. Mendialdean hazitako herri honek leku paregabean dago kokatuta.

Monastegi zahar bat (Old monastery)

Müstair (Suitza)

Monastegi zahar batek aintzinako bizi ohiturei eta legeei hurbiltzen gaitu. Harriek tinko iraun diote denboraren higadurari. Atsedenik ez dago hartzerik. Etengabe moldatu beharra dago. Irautearen borrokan posible al da norberaren izakerari eustea?

Bide berria (New road)

Müstair (Suitza)

Errepide bat konponketetan. Herri zaharra bide berri batek zeharkatutakoa. Beti aurrera doa mundua eta pasatakoak ez du denboraren errota gehiago mugituko.

Kolosoen artean (Between colossus)

Müstair (Suitza)

Alde batetik eta bestetik begiratzen diote harrizko erraldoiek herribildu xeheari. Umil egoten ikasi dute hemengoek, bere inguruan ari diren indarren aurrean. Nor gara gu, kolosoen aurka aritzeko?

Mendiko herria (Mountain town)

Müstair (Suitza)

Mendiek inguratzen dute herria ia erabat. Apenas pasagune bat gelditzen da. Historian zehar maiz erabili izan den pasabidea da. Alpeetako gailurrak gora eta behera egiteko eta atzean uzteko bide erraza zelakoan.

Haitz kolosoa (Rock colossus)

Flims (Suitza)

Pinudi bukatzen den lekuan, erakusten du haitz biluziak bere handitasuna harro. Karkabak, harri solteak, belardi eremuak eta elurrak apaindua ageri du bere nortasuna.

Argiak eta itzalak (Lights and shadows)

Flims (Suitza)

Egunaren eguzkiak argiak eta itzalak uzten ditu etxeetako paretetan. Atzean berriz, argi ederrean bainatuta Alpeetako erraldoiak eta pinudi basoak ageri dira.

Kale estua (Narrow street)

Flims (Suitza)

Kale estuak eta itzal luzeak udazkeneko egun eguzkitsu batean Alpeetako herrixka honetan. Auto bi txarto ibiliko dira hemen gurutzatzen badira. Horri esker, beharbada, zainduko da lekuko lasaitasuna hobe.

Etxe zaharreko leihoa (Window of an old house)

Flims (Suitza)

Etxe zaharreko leihoa. Argia pasatzen uzteko eta kanpoarekin komunikatzeko.