Logroño (Espainia)
Mahaia prest dago bazkaltzeko. Goserik al dago? Edo ibiliko gara pixkat gehiago oraindik. Beharbada izkinaren bueltan dagoen plazara joan gaitezke. Denbora izango dugu bueltan etortzeko eta mokautxo bat hartzeko.
Eguneko argazki bat
Teufen (Suitza)
Mendixka batean bazegoen zurezko etxola txiki bat. Atea zabalik zeukan. Barruan zurezko mahai bat ikusten zen. Eta zoru gainean, zurezko zorua ere, jostailu ahaztu bat hankazgora utzi zuen umeren batek. Albo batean dagoen leihotik argi urdinxka sartzen zen baina apenas lortzen zuen barrukoa ilunpetik ateratzen.
Pfäfers (Suitza)
Egongelarako mahaia, ahulkiak eta sofa estilosoa. Bibolina jo eta kartan jolasteko leku aproposa.
Pfäfers (Suitza)
Karta jokuetan ere ibiltzen ziren garaiotan.
Nancy (Frantzia)
Terraza hau gauez ez du inork erabiliko. Udaberri hasiera ere ez da plaza honetan esertzeko garai hoberena. Lorrenan ez bait da bero eta euria dexente ari du.