Txorrotako jarioa erori eta erori ari da. Askako ura zipriztindu eta nahasten du. Uhin borobilak sortzen ditu eta hauek, bere martxara, iturri osora hedatzen dira.
Ur txorrotak etengabe dario ura. Zipriztinka erori eta erori egiten da likido miragarria. Harrizko ontzia jaso eta jaso ari da, ezin baita altxor hau hala nola galtzen utzi.