Flims (Suitza)
Euria barra-barra aritzen dela nabarmen da. Teilatuan behera jauzika erortzen da ur emari oparoa, ibai arroa bailitzan bezala.
Eguneko argazki bat
Bregenz (Austria)
Herri zaharreko teilatuen artean eliza zaharra ikusten da. Garai bateko bizigunea ez zen honetatik oso desberdina izango. Ematen du bizitza modernoa soslaiz begiratu duela munduko txoko hau.
Ivrea (Italia)
Hiri honen hedadura atzeman daiteke beraren goiko parteari begira. Teilatuen segidak eta atzeko mendien urruntasunak horren neurria ematen du. Arratsaldearen eguzki leunak ikuspegia zeharo edertzen du.
Oropa (Italia)
Puska geometrikoetan ebaki dute arbelarria teilatu bat estaltzeko. Atal bakoitzak zuri-beltzaren tonu desberdin bat hartu du. Pieza bakoitza lekuan eusteko erabiltzen diren metalezko pieza urdinak ere ikusgai daude. Nork esan behar zuen hain kolore gutxiekin horren nahasketa aberatsa egin zitekeela.
Logroño (Espainia)
Kalearen goiko parteak bere bizi propioa dauka. Pribatutagoa da. Etxebizitza bakoitzak bere nortasuna erakusten du. Beharren arabera osatzen da. Loredun balkoiak edo burdinezko barandaz mugatutako eremu hutsa izan daiteke. Berdin leihoak. Eta eraikuntz denak teilatu batekin bukatutak daude, euriarengandik eta eguzkiaren garraztasunetik babesteko.
Munich (Alemania)
Frauenkirchek, Andra Mari katedrala, urrunetik ikusten da kale arteetan zehar ibilitzean. Dorrebikiak, erloju bana eta kuprezko teilatudunak, adreiluz osatuak daude. Bonbardaketek kalte handiak eragin bazizkion ere, oraindik zoragarri dirudite hiri zaharretik 100 metro gainetik.
Vicenza (Italia)
Tximiniek etxea berotzen edo janaria sukaldatzen dute. Neguko egun hotzetan ke iluna leun-leun ateratzen da irteerako zirrikituetatik eta pixkanak egiten du gorantz, haizearen kulunkan hodeiekin nahasten den arte.
Neuchatel (Suitza)
Teila gorriak, tximiniak, dorreak eta harrizko hornidurak Neuchateleko teilatu aldapatsu honetan.
Neuchatel (Suitza)
Kale estuak, aldapatsuak, harrizkoak, eta eskilarak. Suitzan hain ohikoak diren alde zaharren tankerakoa. Gehienetan garbi eta erabat berrituak. Horrelakoa da Neuchatel ere.