Lehmen (Suitza)
Pinu eta izeiek zaintzen dute basoa udazken eta neguan. Beste arbolak, berriz, erdi-lotan egoten dira egunak laburrak eta hotzak diren bitartean. Elurrari ere ez diete beldurrik.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Behetik gora ikusten da mundua beste modura. Aldrebez, nolabait esanda. Goitik behera ikusten da. Kaleko argiaren bonbila nabarmentzen da, zutoin liraina beharrean. Hostoak eta adarrak zabalean hazten direla ematen du. Baina benetan, zeruaren bila eta bertan dagoen eguzkiari so egiten diote.
Gossau (Suitza)
Nagia zinez berezia da. Hain mugitzen da astiro zein bizirik dagoenik dudatan jar daitekeen. Nola ikusiko eta sentituko du mundua, halako bizimodu berezia duen animali batek? Nola babesten du bere burua behar izanez gero. Galdera hauek borbor batean jartzen dute nere muina, animali honen ibilkerari so nagoela.