St. Gallen (Suitza)
Zelaiaren berde argiak eta zuhaitzen berde ilunak fruitarbolaren loreen zuria azpimarratzen dute. Udaberriaren edertasuna bere gorenean.
Eguneko argazki bat
Biel (Suitza)
Zuhaitz handi zoragarria. Adarrak abaniko eran zabalik. Plazatxoa ezker eskuin neurtzen. Negua eta gero itzal zabala eta freskoa eskainiko digu.
Pfäfers (Suitza)
Arroila estutzen doa, harkaitzak erreka besarkatzera heldu arte. Hor dago ur beroko iturria. Erdi arotik ezagutzen da eta honaino bidaiatzen zuten ur sendagarriak hartzera.
St. Gallen (Suitza, Switzerland)
St. Gallen elurrez estaltzen da urtean pare bat hilabetetan. Garai horretan lanbroa ere sarri izaten da. Honetan bi elementu horiek zuhaitz ilada apaindu dute irudi gogoangarria sortzeko.
Laudio (Euskal Herria)
Bidean ez nituen soilik pinuak aurkitu. Bide ertzeko zuhaitz hauek ere forma bereziak zeukaten. Hostoz biluztuak, hasi berria den negurako prest zeuden. Lanbro artean, izaki misteriotsuak eta sekretuak ematen zuten.
Bernina Pass (Suitza, Svizzera)
Mendi baso bat elurrez estalia gure bidean. Zuhaitzek, hostoan faltan, ahul eta biluzik ematen dute. Garai oparoagoen esperoan daude baina. A mountain forest covered by snow came in our way. The trees without leaves look weak and naked. However, they are just waiting for better times.
Brusio (Suitza, Switzerland)
Trenean bidai batean bihurguneak honelako argazkiak hartzeko toki ezin hobeak dira, eta Bernina mendirako bidean bihurguneak soberan zeuden. Zuhaitzen adarrek eta hostoek lehen planoan higitzeko sentsazio gehitzen diote irudiari.
Travelling by train, turns are the place to take pictures like this, and in the way to the Bernina mountain turns are all over the place. The branches and the leaves of the trees in the first plane added a feeling of movement to the picture.
Tirano (Italia)
Etxe zahar honek landare artean dauka ezkutatuta sarrera. Kolore zoragarriak zituen Tiranoren txoko honek.
The old house had the entrance door hiding among plants. Colors were amazing in this corner of Tirano.