Saas Fee (Suitza)
Basotik haratago zer dago? Arroka erraldoia zuriz jantzita eta negu haize hotzaren menpen. Eskerrak eguna oskarbi dagoela eta eguzkiak gure gorputza epeltzen duen.
Eguneko argazki bat
Zurich (Suitza)
Zerua oskarbi, zuhaitzen adarrak erdi biluzik. Udazkenean gaude eta haize hotza dagoen arren, giroa polita da. Gustora egoten da paseo laburra ematen.
Höher Kasten (Suitza)
Inguruko basoetatik harro nabarmentzen den harkaitz puska deitu dit atentzioa. Arroka, belarra eta zuhaitzak elkartu dira ikuskizun ederra sortzeko.
Flims (Suitza)
Harrizko kolosoa, erraldoia. Kareharria hazten da koral txikien metaketa etengabearen ondorioz, bizitzaren jarraitasunaren ondorioz. Lurbarneko indar telurikoek harkaitza altzatzen du zeruetarantz.
Pfäfers (Suitza)
Harkaitzak preso hartzen du erreka. Ilun dago eta zuhaitzak ezin dira hemen hazi.
Pfäfers (Suitza)
Harkaitza, behelainoa eta zuhaitzak biltzen dira hemen irudia sortzeko. Iluntasuna eta argitasunaren konbinazio orekatuak sentipenak ernarazteko bidea zabaltzen du.