St. Gallen (Suitza)
Udazken erdian gaude eta arratsaldeko orduetan behar da sorbalden gainean zeozer epelago eranztea. Ilunabar aurreko eguzkiak indarra faltan du giroa epeltzeko. Hala ere, pena merezi izan du arratsaldea paseoan ematea.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Ilunabarraren momentu magikoan isiltasuna, bakartasuna eta itzal luzeak nahasten dira.
St. Gallen (Suitza)
Zurezko etxolatxoa parke honetako bisitariak berotik eta euritik babesteko egokia da.
Grignano (Italia)
Untziak amarratzeko leku hau urteak daramatza erabili gabe. Arrantza untziak ez dira gehiago hemen paratzen eta belaontziak eta yateak ondoko kirol portuan sartzen dira. Amarralekua itsasoari begira dago orain, bakarrik, bere gogorapenak herdoilean galduz.