Heiden (Suitza)
Elektraindar kablea txabolaren gainetik igarotzen da. Bata betiko bizimodu geldoaren adierazle, bestea garai berriagoen erakusle. Biak nahasten dira baserrian.
Eguneko argazki bat
Heiden (Suitza)
Elektraindar kablea txabolaren gainetik igarotzen da. Bata betiko bizimodu geldoaren adierazle, bestea garai berriagoen erakusle. Biak nahasten dira baserrian.
Lehmen (Suitza)
Zurezko txabola ongi lekutua dago. Mendi xerra ikusgarri baten magalean eta neguko eguzkiak laztantzen ez duen lekuan jarrita dago. Mendialdean behar dira honelakoak. Hotza nagusi denean behar da non gorde. Gaueko iluntasunean animaliek lo egiteko txokoa behar dute.
Wasserauen (Suitza)
Mendi goietako zelaiak xamurrenak dira uda partean. Eskerrak horri abereez betetzen dira mendi haranak. Txaboletan eta bordetan bizitzen dira artzainak edo behizainak, unaiak.
Gais (Suitza)
Jendea bildu da txabola edo borda honen inguruan. Eguneko epeltasunak baliatuta egin dute paseoa eta lekua baliatu dute eguzkiaren errainuak xukutzeko.
Gais (Suitza)
Beste txabola bat. Honek bisitariak ditu. Goizeko eguzkiaz goxatzeko leku aproposa dela irizten diote, nonbait. Egunerokoan bestelako erabilpena izango zuen. Baserriko lanak betetzen laguntzeko jarria izango zen.
Gais (Suitza)
Txabola honek urteen zama nabari du. Eusten dio hala ere. Zelai gainean lekutua, barnean abereak edo beraien jana gordeko zituen. Gaur egun, bere betiko funtzioa betez gain, paisaia edertzen jarraitzen du.
St. Gallen (Suitza)
Zurezko txabolak aspaldi izango zuen azkenengo bisita. Belarra eta landarak libre hazten dira. Inor ez dator leku hau bere horretatik ateratzera. Pixkanaka galtzen eta desagertzen jarraituko du.
St. Gallen (Suitza)
Zaborra pilatu du norbaitek txabola honen aurrean. Harraska zaharra, zurezko leiho zuria. Etxea berriztutakoan botatakoak ematen dute. Txokoa berezia bihurtu da, memoriaren galkortasunaren sinboloa.