Bitxilore bat, bi, hiru eta askoz gehiago hazten dira udaberriko larreetan. Intsektueentzat amu izan nahi dute, beraien polena hedatzeko eta hurrengo sasoian bizitza zikloa berritzeko.
Txiribita gutxi batzuk belar artean ikustea ohikoa da udaberri garaian. Beraien kolore eta forma ezagunak naturaren adurra bueltatu dela erakusten digu.
Lore sorta xumea eta ederra da, txikia baina handia. Larre batek emandako oparia da. Udako benetako kolore eta usainak etxean sartzen dute beraiekin batera.