Emakumea eta txirrindula (Woman and bycicle)

Speicher (Suitza)

Emakumeak erabiltzen du lekuetara joateko modu garbia eta osasungarria. Behar denean oinez joaten da. Eguraldia hoberena ez bada ere, ez dio muxin egiten bere aukerazko ibilgailuari.

Gazteentzako hiria (City for the youngs)

Freiburg (Alemania)

Hiri gaztea da unibertsitatedun hiri ugari bezala. Aste bukaera bateko goiz batean ikasleak ikusten dira nonnahi. Eskola lanak ezin utzi atseden egunetan ere. Beraiei atsedena aurrerago etorriko zaie, amestutako titulua jasotakoan.

Hiria euripean (City under rainy)

Berlin (Alemania)

Hiritarrak bere bizitza erritmoarekin jarraitu behar dute euria gogor aritzen badu ere. Jaka epela eta euritarako jantzi sendoak soinean jarrita, kalera bizikleta eta guztiz irtetzen dira. Sorbaldak uzkurtu, burua bien artean sartu eta aurrera jarraitzen dute. Lasaiago hartzen dutenak ere badira, espaloitik txirrinda bultzaka ibiltzea ere aukera bait da.

Bizikletak elur artean (Bicycles in the snow)

Helsinki (Finlandia)

Bizikletok ez dirudite denbora luzea egon direnik elurpean. Ausarta behar da izan kale izoztuetatik bi gurpilen gainean ibiltzeko.

Hondartzako etxola (Hut in a beach)

Helsinki (Finlandia)

Etxola hemen ez balego paisaia basatia eta baserritarra emango luke. Baina Helsinki ondoan gaude eta hiriko hondartza nagusia da hau. Udako egun beroetan jendea hona etortzen da usu eguzkiaren epelean egotera. Gutxi batzuk Baltiko itsasoko ur hotzetan bainua hartzen dute ere.

Txirrindula aparkatua (Parked bicycle)

Helsinki (Finlandia)

Txirrindula aparkatua kalean. Behean harrixkak ikusten dira. Kaleetan botatzen dira elur gainean. Negu bukaerako kaleak harri koxkorrez beterik izaten dira. Baina ez da problema txirrindulan ibiltzeko.

Dendari kalea (Commercial street)

Trento (Italia)

Txirrindula aparkatuta utzi eta erosketara joan al da inor? Hura uzteko leku xelebrea. Kalea kotxeena soilik ez dela ematen du. Alde zaharretako xarmaren zati handi bat horretan datza.

Bi gurpiletako trafikoa (Two wheels traffic)

Padua (Italia)

Eguzkiak gogor jotzen zuen. Beharbada horregatik izango ziren bi txirrindulari eta motozale bat kalean. Hobeto zegoen terraza batean edari freskoa hartzeko edo lo kuluxka bat botatzeko.

Txirrindulak Nancyko kale batean (Bicycles in a street in Nancy)

Nancy (Frantzia)

Xarma dauka hiriko alde zaharrak. Harrizko kaleak, kale estuak eta historiaz beteriko eraikuntzak eta txokoak.

Apaindutako txirrinda bat (Decorated bicycle)

Apaindutako txirrinda bat (Decorated bicycle)

Tirano (Italia)

Txirrindula hau loredenda baten sarrera erakusten zuen. Ezin hobe apainduta zegoen. Ala uste?

This bicycle was belonging to a flower shop. It was a very well suited decoration. Don’t think so?

Leiho aurrean utzitako txirrindula (Bike parked in front of a window)

bellinzona2016

Txirrindula kalean aparkatuta (Bike parked in the street)

Antwerp21

Mutikoa bakarrik jolasten (Boy playing alone)

Helsinki2015_40

Txirrindularia lanerako bidean (Cycler going to work)

Helsinki2015_3

Denda kalea (Shop street)

Porvoo2015_13

Txirrindulariak Modenan (Cyclers in Modena)

Modena15

Txirrindula ur azpian (A bicycle under the water)

Luzerna3

Txirrindularia eta aldapa gogorra (Biker and hard uphill)

Bregenz28

Bizikleta bat hormaren kontran (A bicycle parked against the wall)

Bregenz

Ate aurreko txirrindulak (Bicycles near the entrance door)

Chioggia4