Höher Kasten (Suitza)
Bizi al dira txoriak altuera handi hauetan? Haize bortitza eta tenperatura baxuen menpe egotea gustoko al dute?
Eguneko argazki bat
Montreux (Suitza)
Hegazti igerilaria ur gainean olatuak uzten ditu lurrerantz bueltan doan bitartean. Olatu koxkor horiek gainazal leuna apurtzen dute eta gutxinaka zabaltzen joaten dira. Gaua laster helduko da eta lotarako lekura heltzeko dago oraindik gure laguna. Eguneko lantegietatik atseden hartzeko garaia heldu zaio.
St. Gallen (Suitza)
Txorinoa lauxo ageri da, jan bila hara eta hona saltoka ari den bitartean. Kamerari zeharka begiratzen du, gehiegi ez hurbildu gaitezen.
St. Gallen (Suitza)
Hegoak aztindu ezak eta hasi hadi hegaz txorino eder hori. Arratsaldea beroa bait dago eta goxo egoten bait da aire zabalean hegaka.
St. Gallen (Suitza)
Jan, edan, lumak garbitu. Besterik ez dute egiteko egun osoan zehar. Bizitza tristea hegoak zabaldu eta etxe guztien gainetik eta kaiola guztietatik haratago joan daiteke horrentzat.
St. Gallen (Suitza)
Bi txori hauek kaiola batean emango dute beren bizitzaren gehiena. Bizitza lasaia, bai, baina ez txori bati dagokiona.