Zaldi bakartia (Lonely horse)

St. Gallen (Suitza)

Zaldi bakartia, zelai soilean. Euliak aurpegian ari zaizkio gora eta behera. Bitartean, arratsaldeko eguzkiak aurpegiko formak itzalen bidez markatzen dizkio. 

Ibai azpia (Bottom river)

Appenzell (Suitza)

Mendi aldetik datozen ur hotzek ez dute ur-landareak hazten uzten. Sitter ibaiak sakonera txikia du hemen eta bere ur gardenek hondoaren harri koxkorrak ikusten uzten dute. 

Bandera suitzarrak (Swiss flags)

Appenzell (Suitza)

Bandera suitzarrak nonnahi prest bere nazio eguna ospatzeko. Herria izatearen harrotasuna eta festarako gogoa nahasten dira okasio honetan. 

Terraza txikia (Small terrace)

Appenzell (Suitza)

Terraza txikia, itzalean kafe edo garagardo bat gustora edateko ezin hobea. Udako egun bero batean aproposa baino aproposagoa da eguzkitik atseden hartzeko eta atseden pixkat hartzeko. 

Kale hutsa eta kale argiak (Empty streets and street lights)

St. Gallen (Suitza)

Kale hutsak eta kale argiek eskultura kutsua ematen diote hiriari. Han eta hemen detaileak agertzen dira, fondo ilunak agertoki moduan funtzionatzen duelarik. 

Ilundu du (Got dark)

St. Gallen (Suitza)

Ilundu du dagoeneko. Zuhaitzak itzalak bihurtu dira eta zerua puntu zuriz betetzen da. Izarrek irudi geometrikoak marrazten dituzte, gizakiaren irudimena eta jakinmina piztu duten formak. 

Gauaren bakartasuna (Night loneliness)

St. Gallen (Suitza)

Gauaren bakartasuna hobekien somatzen da kaleko argien ondoan. Ingurua isila eta geldirik agertzen da, lotan bezala edo eguzki argia noiz bueltatuko den zain.

Garaje argiztatuak (Iluminated garages)

St. Gallen (Suitza)

Argi iladak porlanezko eta zurezko garajeen sarrera argiztatzeko. Argi zurixkak harriaren gris argia eta landare-materialaren marroi iluna osatzen ditu.

Apartamentuen argiak (Light from the apartments)

St. Gallen (Suitza)

Gauaren hasieran, apartamentuek argia igortzen dute kalera. Bizilagunen bizitza erakusten dute, erradiografia baten modura. 

Suitzako aberri eguna (Swiss national day)

St. Gallen (Suitza)

Suitzako egun handia etorri da, abuztuak 1, eta lurraldea banderaz bete da. Suitzako bandera karratua da, gutxi bezala, eta erdian gurutze zuria dauka. Tamaina guztietako banderak jartzen dira, nolanahiko lekuetan. 

Kaleko argi ilara (Line of street lights)

St. Gallen (Suitza)

Zerua arratsaldeko azken argiekin ageri da, gorri-laranja eta urdin ilun. Gaua hurbil, kaleko argiek bete behar dute eguzkiaren lana. Gauza bera ez bada ere, ilunabarraren tarte honetan edertasuna nagusi da.

Trenbide hutsa (Empty railway)

St. Gallen (Suitza)

Trenbide soila bi norantzatan ibiltzeko. Mendialde paisaiaren jarraitutasuna apurtzen du harrizko eta burdinezko bide bihurgunetsuak. 

Komentua (Convent)

St. Gallen (Suitza)

Komentu honetan mojak bizi eta lan egiten dute. Baratzeko fruitu eta barazkiak produzitzen dituzte eta goxokiak prestatu. Horrelakoa da beraien bizitza eta horrela ematen diote inguruari. 

Leihoko zaingorriak (Crane’s bills of the window)

St. Gallen (Suitza)

Zaingorri arrosek eta gorriek apaintzen dute leiho hau. Leihoaren atzean, baina, ez dago etxerik, ikuilua baizik. 

Sagar basatiak (Wild apples)

St. Gallen (Suitza)

Sagarrondo basatia fruituz betea eta laster jateko prest. Udaren beroak fruituari indarra eta kolorea eman dio.

Behiak larrean (Cows in a field)

St. Gallen (Suitza)

Behi taldea argi ikusten da zelaiaren ilunarekin konparatuta. Jan eta jan ari dira animaliok, belarretik atereaz behar duten energia esnekiak eta haragi goxoak eskaintzeko.

Arratsaldeko paseoa (Evening walk)

St. Gallen (Suitza)

Paseoa arratsaldeko lasaitasunaz gozatuz. Hitzaspertua, kirola neurrian, paisai ederra. Eguna bukatzeko modu ezinhobea.

Gau ondoko argia (Sunset light)

St. Gallen (Suitza)

Zeruak gorriturik esaten digu bihar arte. Baina ez da lotsa, arratsaldeak egiten digun agur zerutiarra baizik. 

Horma gora eta behera (Up and down wall)

St. Gallen (Suitza)

Horma muinoan gora eta behera doa. Parean arbola hazi zaio baina ez dio inporta. Ate estu batek soilik apurtzen du bere bidea. 

Monastegia (Monastery)

St. Gallen (Suitza)

Eraikuntzok monastegi baten parte dira. Lorategia eta ortuaz inguratua. Zelai txukun-txukunak atzean eta aurrean.