St. Gallen (Suitza)
Arratsalde lasaia, ur geldoak. Uhinek borobilak marrazten dituzte gainazalean. Arratsaldeko eguzki errainuak arbolen goiak ferekatzen dituzte ortzimuga behean desagertu baino lehen.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Arratsalde lasaia, ur geldoak. Uhinek borobilak marrazten dituzte gainazalean. Arratsaldeko eguzki errainuak arbolen goiak ferekatzen dituzte ortzimuga behean desagertu baino lehen.
St. Gallen (Suitza)
Ilunabarraren momentu magikoan isiltasuna, bakartasuna eta itzal luzeak nahasten dira.
St. Gallen (Suitza)
Zurezko etxolatxoa parke honetako bisitariak berotik eta euritik babesteko egokia da.
St. Gallen (Suitza)
Zeruaren urdinak irudikatzen ditu zuhaitzen soslaia. Eguzkiak pixkanaka desagertzera jo du eta zerua ere hasi da iluntzen, arratsaldeko kolore gorrixkak erakusten duelarik.
St. Gallen (Suitza)
Gaua etortzen begira gelditu gara parke batean eserita. Inguruko zuhaitzak pixkanaka itzalez betez joan eta iluntasunean gorde dira. Zeruak, baina, beraien profila irudikatzen du arratsaldeko azken argien kontran.
St. Gallen (Suitza)
Eguzkiak berotzen du eta tenperatura goxoa da. Parkeetan jokoetan ibiltzeko garaia heldu da. Umeen gozamena.
St. Gallen (Suitza)
Uda hasierako egunotan jolastokia oraindik jarri gabe dago. Estalkia kendu eta hostoak garbitu ondoren, harea prest izango da haurren gozamenerako.
St. Gallen (Suitza)
Parkeko eserlekuan lasai egoteko tokia da, udako egunaren goxoaz gozatzeko. Zurezko aulkiak urtaro guztiak ikusi dituzte: neguko elurra, udaberriko belar berriak, udako intsektuak eta ume jolastiak eta udazkeneko hosto eroriak.
St. Gallen (Suitza)
Kulunkan jokatzen ari den neskatxa pozik da. Ama ere lasai dago alabari begira. Parke txikia da baina auzuneko haurrentzako leku ederra da.
Rigi (Suitza)
Mendi paisaia primerakoa irudian. Alpeetako tontor garaienak inguruan daude. Harkaitz hutsa, belar edo zuhaitzen faltan, mendi gainetan. Harrizko profil gogorrek ortzimuga apurtzen dute.
Rigi (Suitza)
Hona hemen Rigi menditiko ikuspegia. Luzernako lakua, Vierwaldstättersee, behean da. Suitzako mendi turismoan aintzindari izandako lekua da hau. Tontorreraino igotzen den trena dago gaur egun, baina bere garaian Erresuma batuko erregina zaldiz igo zen. Hotela ere zegoen tontorrean.
Sursee (Suitza)
Loreok eguzkiari darraiote bere eguneroko zeruko bidean. Hortik beraien izena, eguzkilore.
Sursee (Suitza)
Eguzki loreak izena apropos jasoa da; errainuak eta guzti. Etxeko lorategian eguzki puxka bat edukitzea al da lore hau landatzearen arrazoia?
Alpsee (Suitza)
Arroka biluzian behera doa ur txirikorda. Saltoka, harria kolpatuz eta arrasto zuri luzea utziz.
Alpsee (Suitza)
Lakua, mendi harana, pinudiak. Aldapa pikoak, harri puxka meterorizatuak eta denen gainean harrizko gailur erraldoiak. Alpeetako paisaia.
Alpsee (Suitza)
Gaueko hotzetik eta mendi aldeko ekaitzetatik babesteko borda behar da hemen. Sutondoa gorputza eta afaria berotzeko, ohea atseden hartzeko eta mahaia otorduetarako eta gazta lantzeko. Asko gehiago ez da behar. Garai batean horrela zen, gaur egun herrixka hurbilena hamabost minututara dago kotxez. Ez dago egun osoa hemen igarotzeko beharrik.
Alpsee (Suitza)
Mendiz inguratutako larreak bazka hoberena dira udan behientzat. Udaberrian mendietarako bidea egin eta udazkena arte egoten dira. Ardiak eta ahuntza ere inguruan ibiltzen dira.
Alpsee (Suitza)
Joaredun ahuntza baten erretratua. Zuria da. Itzalean ari da atseden hartzen. Udako egun eguzkitsu da. Beroa ari du.
Alpsee (Suitza)
Lasai dago ahuntza itzalean eserita. Udako egun beroa da eta eguzkian baino hobe itzalean egoten zen. Ondoan turistak ari ziren eguzkian etzanak edo bainua hartzen. Alpsee lakua fresko zegoen.
Sorgenti di Aurisina (Italia)
Hodei gorriak, zeru hori eta urdina eta ur lasaia. Udako gau hasiera koloretsu eta zoragarria.