Ea (Euskal Herria)
Ibaia laburra da baina zabal-zabal hedatzen da itsaso ondora heltzen denean. Bere ondoan hazi da herria osorik inguratu arte. Bizitokien zainak dira honelako ur emariak.
Eguneko argazki bat
Bakio (Euskal Herria)
Arroka batek itsasoari aurka egiten zion kostaldeko leku arriskutsuenean. Tinko eusten diola ematen zuen baina zahartzen zihoan heinean txikitzen joan zen. Puxka txikiak galtzen hasi zen. Txikiak hasieran eta handiagoak tarteka. Indartsu zirauen baina itsasoaren indarrak arrastoa uzten zion. Egun batean arrain handi eta zahar batek ikusi zuen eta harrituta esan zuen: bai leku ederra!
Matxitxako (Euskal Herria)
Arrantzale untzi txiki bat pixkanaka nabigatzen doa bere lekua aurkitu arte. Uhinen gorabeheren artean egiten du aurrera pixkanaka. Bere motor txikiaren hotsak gogorarazten du itsasoan ibiltzeko egin behar den lana. Azkenerako helduko da arrantzalea bilatzen ari zen lekura eta bertan botako du kainabera.
Matxitxako (Euskal Herria)
Haize neurgailua, anemometroa, dotorea eraiki dute. Zutoin fin eta luzearen puntan montatu dute. Inguruetako lekurik haizetsuena omen da penintsula koskor hau. Itsasoak erabat inguratuta dagoenez gero, ez du enbaten bortizkerietatik non ezkutatu uzten. Hori dela eta, metereologi fenomeno hori ondo ulertzeko leku aproposa da.
Gaztelugatxe (Euskal Herria)
Jarraitu bidexka labarrera heldu arte. Paseoak pena mereziko du. Kantauri itsasoaren handitasuna begien aurrean ikusteak asebetetzen du. Ur handi horiek istorio asko eman dituzte. Urazpiak biziz beterik daude. Kostaldea olatuz olatu eta enbataz enbata astiro baina etengabe zizelkatzen du itsasoak, etengabe aldatzen du.