Egunkaria irakurtzen (Reading the newspaper)

Montreux (Suitza)

Egunkaria irakurtzeko tartea aurkitu du gizonak arratseko argipean. Arratsaldeko edizio berria izango da. Martxoko egunak ez dira luzeak eta berehala joango zaio leitzeko beta.

Arratsaldeko argia (Evening light)

Montreux (Suitza)

Arratsalde argi leunak ertzak xamurtzen ditu, harrienak ere. Harrien soslai gozoa sortzen du. Argi ilun bortitzek, berriz, misterioa margotzen dute uraren gainean. Argia behar da beroa eta bizia sortzeko.

Haize olatuek islada apurtzen dute (Wind waves break the reflection)

Montreux (Suitza)

Eguzkia milaka puskatan isladatzen da uraren gainazal apurtuan. Haize olatu txikiek ez dute uzten ura lasai egoten. Bere gainazalak ezin du leun iraun.

Buia lasaia (Quiet buoy)

Montreux (Suitza)

Buia lasai dago. Haizeak ez du inora lekualdatzen. Bere lekuan dirau. Uhin txiki gutxi batzuen gainean balantza egiten du. Bestela, ur gainazala leun dago.

Lakuari begira (Looking at the lake)

Montreux (Suitza)

Arratsaldea aurrera doa. Lakuak bermatzen du inguruaren ikuspegi ederra, bereziki zeruarena. Hodei gutxi, zeru urdina, ikusten da gaur. Eguraldia egonkor dago. Haizea oraindik fresko dator, negua oraindik hurbil bait dago.

Bikote pertxenta (Elegant couple)

Montreux (Suitza)

Lakuaren ertza ez da hondartzerako lekua soilik. Bikote pertxenta honek ez du bainua hartzeko intentziorik, arratsalde pasa egiteko baizik.

Udaberriko lehen egun epelak (First warm day of Spring)

Montreux (Suitza)

Udaberriko lehenengo egun epelek gizon-emakumeak deitu dituzte kalera atera daitezen. Hemen itsasorik ez dago baina lakuak bere lana ondo betetzen du. Mendi garaiez inguraturik, elurra oraindik irauntzen duelarik, epelean murgildutako lakua milaka kilometratara dagoela ematen du.

Belarra denboran aurrera (Time travel of a grass)

St. Gallen (Suitza)

Haizeak denboraren seinalea utzi du argazkian. Landarea, kubismoaren itxura hartu du. Bere aurpegi anitzak aldiberean erakutsi eta nahastu ditu irudi edo mihixe berean.

Belar lasto lausoa (Blurry grass)

St. Gallen (Suitza)

Lauso eta argi bitartean ikusten da belarra. Kameraren jolasak landareari ikusgarritasuna gehitzen dio. Argazkiari ematearen gain, landare lastotsuari ere izakera ere ematen dio

Loratutako belarra (Flowering grass)

St. Gallen (Suitza)

Belarra loratzen ari da. Haizearen menpe egiten du dantza. Lore txikiak balantzaka mugitzen dira zutoin finaren inguruan. Ezingo da gelditu haize motelena bada ere.

Lore argia (Bright flower)

St. Gallen (Suitza)

Lorea hurbiletik behatu ezkero, detaile franko nabaritzen dira. Bi petalo geruza dauzka. Erdiko puntu horiak benetako loreak dira. Argia erakartzen dute bere kolore alaiek, edo horrela ematen du inguruko belarren iluntasunarekin duen kontrastea ikusita.

Behi punkiak? (Punk cows?)

Mörschwil (Suitza)

Zintzarria, belarritakoa eta adarrik ez. Behi hauek nahiko punki dira. Edo horrela jantzi dituzte. Ez dirudi horretaz gehiegi arduratzen direnik. Izan ere, ez da beraien hautua izan, zoritxarrez.

Behiak zainaren zain (Waiting cows)

Mörschwil (Suitza)

Behi bat, bi behi, hiru behi… Behi talde osoa bildu da estu-estu. Ahaztu ere egin dute belarrean bazkatzea. Goizeko eguzkia ez dutela atsegin agerikoa da. Zain, baserritarra, unaia, noiz etorriko.

Taldean (In group)

Mörschwil (Suitza)

Bakarka edo taldean, itzalpetara jotzen dute behiek. Udaberriko eguzkiak dagoeneko izerdia aterarazi eta ederki berotzen du.

Behia itzalpean (Cow on the shadow)

Mörschwil (Suitza)

Animaliak eguzkitik babesa bilatu du arbola baten itzalpean. Horrek ez du, hala ere, euliengandik babestuko. Kostako zaie hauei izkin egitea. Bere buztanaren dantzak soilik bidaliko ditu momentu baterako urrun.

Behia eta zaldia (Cow and horse)

Mörschwil (Suitza)

Belar bera partekatzea tokatu zaie bi animali hauei. Behia eta zaldia. Zaldia eta behia. Zer esango diote batak besteari?

Behiak eta zelaiak (Cows and fields)

Mörschwil (Suitza)

Behi taldea belar freskoaz gozatzeko garaia du. Ikuilua utzi eta larretan luze egoteko desiratzen egongo dira. Nahikoa belar lehor janak izango dira negua zehar.

Soro oparoa (Full field)

Mörschwil (Suitza)

Baserria soroz eta basoz beterik daude. Loreez eta zuhaitzez. Zerealez eta belarrez.

Zereal ale gizenak eta lore gorriak (Thick cereal grains and red flowers)

Mörschwil (Suitza)

Zereal aleak ari dira gizentzen eta hazten. Laster egongo dira prest uztarako. Bitartean, kolore berde freskoa galduko dute eta arrera joko dute. Momentuz, protagonista lore gorri distiratsuak dira. Kolore biziak atentzioa deitzen dute zeharo.

Lorratza (Track mark)

Mörschwil (Suitza)

Lorratzaren bidean landareak zanpaturik gelditu dira. Lore bat txiripaz geratu da salbu. Zerealak, baina, bere lekua errekuperatzera egiten dute. Beteko dute berriro gelditutako hutsunea.