Belarraren zutoina (Base of the grass)

Waserauen (Suitza)

Belarraren zutoina zorura sartzen da, edo zorutik ateratzen da, zuzen esan behar bada. Gure larreak estaltzen dituzten printza berdeak hemendik sortzen dira. Zorutik jaio eta zorua ezkutatu. Babesteko edo egin nahiko du. Gure mundua azkarregi aldatzen ari den honetan, bere sostengua dena mantendu nahiaz edo.

Enbor ebakia, arbola eraitzia (Cut trunk, taken down tree)

Waserauen (Suitza)

Gizakiaren eragina heldu da mendi haran honetaraino. Pinudiak aldiro aizkoradun morroien bisita izaten du. Enbor sendoenek ere dardara sentitzen dute, izan ere ezerk ez bait ditu gelditzen. Zauri handiak, gaindiezinak eragiten dituzte, gai preziatua ustiatzeko helburu soilarekin, zura lortzearren edo negurako egurra pilatzeko.

Zuhaitz argi eta ilunak (Light and dark trees)

Waserauen (Suitza)

Udaberriaren oparotasunak ematen die bizia basoko zuhaitzei. Hosto erorkorreko zuhaitzak eta iraunkorrekoak batera hazten dira baina erabat nahastu gabe. Beraien kolore argiak eta ilunak bereizten ditu.

Udaberriko loreak (Spring flowers)

Waserauen (Suitza)

Belar fresko eta altuak gorde eta zaintzen ditu lore lirain zein hauskorrak intsektuen zain dauden bitartean. Udaberria garai polita eta oparoa da.

Txibiritak eta txikoria (Daisies and dandelions)

Waserauen (Suitza)

Larreak bor-bor daude lorez eta belar berde freskoz. Txibirita zuriak eta txikoria horia zelaiak apaintzen dute eta intsektuentzat janari festa handia eman ere.

Enbor ebakiaren detaileak (Details of a cut trunk)

Waserauen (Suitza)

Bizialdia goiz bukatu da pinu honentzat. Enbor zabaleko zuhaitzak istorio ugari gordetzen ditu zurezko eraztunetan. Borobil konzentrikoetan soilik ez, zaurietan ere kontatzen dira.

Behi zuria (White cow)

Waserauen (Suitza)

Atsedena hartu, lo kuluxka bat bota, belarra jaten amaitu. Lasaitasun momentu bat denoi datorkigu ongi. Hark lurrean etsanda egingo du, gu mendian ibilaldi txikia eginez.

Behiak kuluxka egiten (Napping cows)

Waserauen (Suitza)

Etzan dira behiak udaberri hasi berrian. Lasaitasuna dariote. Jandakoa liseritzen ariko dira eta lo-kuluxkaren bat suertatzen da noizean behin.

Ur lasterka irakiten (Water goes like boiling)

Waserauen (Suitza)

Ura irakiten dagoela ematen du, beti behera joateko gogoarekin irakiten bezala.

Ur saltoetako aparra (Foam in the rapids)

Waserauen (Suitza)

Ibaiak tantekin eta aparrarekin zipristintzen ditu bazterrak. Ur freskoak harroan zehar doa aldapan behera saltoka, arroka handiei izkin eginez eta besteak gainetik igaroz.

Eguraldi tresna (Weather measuring machine)

Busto Arsizio (Italia)

Termometroa, higrometroa eta barometroa eguraldiaren joerak antzemateko balio du baina aurretik pasatzen den jendeak kasu egingo al dio? Edo, berriz, lekuan ikustera ohituta, ez diote begirada nimiño bat ere ez botako?

Kaleko giroan murgildua (Street mood)

Cardano (Italia)

Kaleko giroan bueltatxo bat ematea arima bizitzen du. Jendartean murgildu eta herri kideei gertutik begiratuta asko ikas daiteke. Harridura gaitasuna freskatu eta estimuluak jaso eta jaso utziezu zure begiei.

Bi intsektu txikiren jana (Two bugs lunching)

Cardano (Italia)

Bi intsektu txikik aurkitu dute eguneko janaria. Elkarren ondoan jateko ez dago arazorik, denontzat bait dago zer hartu.

Txibiritaren edertasun apurkorra (Fragile beauty of daisy)

Cardano (Italia)

Txiribita txiki eta hauskorrak uxu ikusten dira udaberri partean. Arruntak dira baina beti goxatzen dute gogoa inguruan ikustean.

Hazi hegalaria (Flying seed)

Cardano (Italia)

Sorgin belarrak lorea eta fruitua dauka. Fruitua ezin politagoa da. Haur garaian sarri jolastu gara hazi txiki eta hegalari hauek lau haizetara zabaltzen. Pixkana erortzen dira, urrunean galtzen diren bitartean.

Sorgin belar biluztua (Naked dandelion flower)

Cardano (Italia)

Sorgin belarrak bere fruituak galtzen joan da ia erabat biluzik geratu arte. Haizeak eraman ditu fruitu txiki hegalariak. Lore berri bat sortzeko joan dira paraxut zuriak.

Lore biziak eta lore lehorrak (Lively flowers and dry flowers)

Cardano (Italia)

Txibirita sorta honetan lore batzuk fresko ageri dira, indar betean. Beste batzuk, baina, bizitasuna galdu bidean daude. Petaloak lehor, freskotasuna soilik gogoan.

Txibirita xume bakartia (Simple and lonely daisy)

Cardano (Italia)

Txibirita xume hazi da baso baten zoruan, belarrez eta hostoez inguratua. Egoera erabat apurkorra eta bakartian dagoela ematen du eta horrek ematen duen berebiziko edertasuna.

Landarea balantzaka (Swinging plant)

Cardano (Italia)

Zutoin finak nekez eusten dio lore sortaren mugimenduari. Landarea haizearen menpe ari da balantzaka, momentu batean geldi egoteko aukerarik gabe.

Marrigorringoa bere bidean (Lady Bug walking)

Cardano (Italia)

Marigorringoak bere bidea egiten du belar hostoan zehar. Baina, zer egingo du muturrera heldutakoan. Buelta emango al du? Ala hegoak astindu eta hurrengo landarera hegan joango al da? Egoera muturrera eramandakoan irtenbidea aurkitzea ez al litzateke hori?