Harrizko eskilara (Stone stair)

St. Gallen (Suitza)

Eskilara mendian gora joateko. Honelakoez beterik dago Suitzako mendialdea, mendia beren bizimoduaren parte bait da. 

Sabaiko leihoa (The window of the roof)

St. Gallen (Suitza)

Sabaiko leihoa ametsak sortzen diren lekua da. Hemendik irtetzen dira umeak hegaz ametsetan, Peter Pan moduan, Sekula Betiko lurraldera pozik izatera.

Ur dantzarina (Dancing water)

St. Gallen (Suitza)

Ur dantzarina, aparrean zuri, alai egiten du salto. 

Arbol zaharra enparantzan (Old tree in the square)

 

St. Gallen (Suitza)

Arbola zahar bat enparantzan. Garai bateko basoaren hondarra eta hiria bere inguruan hazten ikusi duena. 

Fraidearen agurra (Greetings of the monk)

St. Gallen (Suitza)

St. Gallen hiriari izena eman dion fraideak bisitariak agurtzen ditu. Hartz bat otzandu omen zuen VIII. mende zaharrean Irlandatik heldutakoan. Monastegia sortu zen eta bere inguruan hiria.

Alfonbra gorrian bezala (Like a red carpet)

St. Gallen (Suitza)

Alfonbra gorrian ibiltzea bezala da, St. Galleneko kale honetatik paseatzea. Plastikozko estalkia denez, esertzeko ere erabil daiteke.

Larre berdeak loreekin (Green fields with flowers)

St. Gallen (Suitza)

Larre berdeak, loreekin, fruitarbolekin, urrunean mendiak eta basoak. Bakartasun goxoa eta lasaiaren sentsazioa lagun. Mila esker laztana hitz polit hauengatik.

Mendian gora etxaldeak eta larreak (Fields and farms in the mountains)

St. Gallen (Suitza)

Mendian gora etxaldeak eta larreak. Garai batean basoa eta animali basatiak ziren nagusi. Gaur egun, baina, gizakiak bere kasara itxuratu du Suitzako mendialdea.

Ah ze zaldi zuri parea (A couple of white horses)

St. Gallen (Suitza)

Ah ze zaldi zuri-zuri parea! Lasai paretik pasatzen diren ibiltariei begira, lasai bazkan ari diren bitartean.

Zaldi zuri ederra (Marvellous white horse)

St. Gallen (Suitza)

Zaldi zuri eder bat begira ikusminaz. Zerk ekarri du xelebre hau hona? galdetuko al dio bere buruari. Zulako gauza dotoreak ikustera etorri naiz.

Zelaiak, muinoak eta hodei zuriak (Fields, hills and white clouds)

St. Gallen (Suitza)

Zelaiak, muinoak eta hodei zuri handiak Suitzako mendialdean. Paisai zoragarriak. Paseoan ibiltzeko aproposa. Udaberri-udan mendizalez betetzen dira paraje hauek.

Autobus horia (Yellow bus)

St. Gallen (Suitza)

Autobus horia herrien artean bidaiatzeko. Mendi magaletatik gora astiro, herri txikienetan ere geldituz eta zelai artean errepideari jarraikiz.

Lurrezko bidea (Soil path)

St. Gallen (Suitza)

Lurrezko bideak, wanderwegak, naturan paseoa emateko modu hoberena. Erraz ibiltzekoak gehienetan eta ibilbide anitz aurki daitezke.

Maldan behera okertua (Tilted downhill)

St. Gallen (Suitza)

Haritza konkortuta dagoela ematen du. Abarrak beherantz okertuak dituela, urteak eman ditu maldan behera begira.

Haritza begiralea (Custodian oak)

St. Gallen (Suitza)

Muino baten gainean bakarrik dago haritza, aldapan behera begira. Bakarrik, zelai baten erdian, begiralea ematen du.

Udaberriaren edertasuna (Beauty of Spring)

St. Gallen (Suitza)

Zelaiaren berde argiak eta zuhaitzen berde ilunak fruitarbolaren loreen zuria azpimarratzen dute. Udaberriaren edertasuna bere gorenean.

Txibirita pare bat zelaian (Two daisies in a field)

St. Gallen (Suitza)

Txibirita pare bat udaberri zelai batean. Eguzki errainuak hartu. Epel epel. Belar artean beren bizitza egiten.

Lore zuriak, arbolen noblezia (White flowers, the nobility of the trees)

St. Gallen (Suitza)

Zuhaitzak loreekin, zerua urdin, zelaiak berde. Udaberri bete-betea. Lore zuriak arbolen noblezia.

Udaberri loreak (Spring flowers)

St. Gallen (Suitza)

Larre berdeetan, udaberriko belar freskodunak, tanto horiak ageri dute han eta hemen. Txikoriaren loreak dira, udaberriaren seinale Europa erdialdeko leku anitzetan.

Harlauzazko zorua (Floor tiles)

Helsinki (Finlandia)

Harlauzazko zoruan putzuak, putzuetan islada eta isladan hodeiak eta zeruaren urdina. Helsinkiri agur esateko egunak hau utzi du. Makina bat gogorapen on eramango ditut. Gero arte.