Kideei seinaleak egiten dizkie gizon honek. Norabait gidatu nahiko ditu. Eguna hiri barruan piknika egiten igarotzeko aproposa da. Eguzkitsu eta epel. Nabari da uda atarian dela.
Txiribita gutxi batzuk belar artean ikustea ohikoa da udaberri garaian. Beraien kolore eta forma ezagunak naturaren adurra bueltatu dela erakusten digu.
Berde bizi hau goroldioak ematen dio basoari. Hezeak eta ospelak diren txokoak konkistatzen diut. Bere biguntasunak basoaren alfonbraren itxura ematen dio.
Arbolek argia maite dute, beste landareen modura. Bizitzeko ezinbestekoa bait dute. Energia ematen die eta energia hori behar dute elikagaiak biltzeko eta eraldatzeko. Gauza asko gertatzen dira izaki hauen egitura zurrunen barnean. Horregatik dira bizidunak.
Aspalditik dago urez inguratutako etxola bat hemen. Ur gaineko etxola bat eraikitzeak zer helburu izango du? Urtegi erdiko patsadaz gozatzea? Uraren bidea behatzea?
Moreak, horiak eta kolore gehiago dituzte gure larreetako loreek. Udaberrian, bizitza zikloa berritzen denean, atentzioa deitzeko lehia bizian aritzen dira.
Zelai bat lorez betea udaberri bukaera heldu denean. Loreak oraindik ugari daude. Belarra fresko eta berde-berde dago. Naturaren motorra berotzen ari da.