Buiak izotz artean (Buoys trapped in the ice)

Helsinki (Finlandia)

Buiak izotz artean harrapatuak daude orain, baina laster joateko da. Orduan, itsas korronteen eta haizearen mende dantza egingo dute, ontziak noiz helduko diren zain.

Izotz gaineko paseoa (Walk on ice)

Helsinki (Finlandia)

Arratsalde eguzkitsu lasaia eta izotz gaineko paseoa. Laster ez da posible izango hemendik ibiltzea. Orain, baina, ikusmira zoragarria dago. Ur bazterra alde batera eta itsaso sakona bestera.

Itsaso izoztua (Frozen sea)

Helsinki (Finlandia)

Itsasoa izoztuta udaberri hasieran hemen. Egunak luzeak dira dagoeneko baina tenperaturak apenas ailegatzen dira zerora martxo bukaeran.

Urdina eta zuria nagusi (Blue and white)

Helsinki (Finalndia)

Urdina eta zuria nagusi hemen. Finlandiako banderaren kolore berak. Eskultura baten modura ageri dira kaleko argiak. Zeru urdina eta aurrean argi kablea lanparak eskegita dituela.

Kaleko argia goialdean (Hanging street light)

Helsinki (Finlandia)

Kaleko argia goialdean. Argia euria modua erortzeko moduan. Neguko gau luzeetan lan garrantzitsua dute lanpara hauek. Beharbada horregatik jarri dute horren leku nabarmenean.

Tranbiarentzako bidea (Tram way)

Helsinki (Finlandia)

Tranbiarentzako bidea dauka kale zabal honek. Halakoak asko daude Helsinkin. Laua da Finlandia eta lekua soberan dago hiri zabala eraikitzeko.

Udaberriaren lehen koloreak (Spring first colours)

Helsinki (Finlandia)

Helsinkin elurrak negu amaierari izkin egiten dio. Martxoa-apirilean oraindik hotz dago, hala ere denboraldiko lehen lore berriak ageri dira. Ez dira, baina, larre eta soroetan. Loredenda honek ematen dio udaberriari kolorea.

Txirrindula aparkatua (Parked bicycle)

Helsinki (Finlandia)

Txirrindula aparkatua kalean. Behean harrixkak ikusten dira. Kaleetan botatzen dira elur gainean. Negu bukaerako kaleak harri koxkorrez beterik izaten dira. Baina ez da problema txirrindulan ibiltzeko.

Eira lauso (Eira blurry)

Helsinki (Finlandia)

Eira da Helsinkiko Jugendstil auzo garrantzitsuena. XX. mende hasierakoak dira gehienak. Finlandiako arkitekturaren urrezko arokoak, alajaina. Gaur bezalako egun eguzkitsuan gozamena da hemendik paseatzea eta, bidebatez, itsasertzeraino joatea.

Kauppahalli zaharra (Old Kauppahalli)

Helsinki (Finlandia)

Hona hemen Hakaniemiko Kauppahalli, betiko merkatu zaharra. Historia luzea, jaki gozoak, mota guztietako dendak eta erosgaiak, jatetxeak eta kafetegiak. Sopa on bat edo korvapuusti gozoa kafearekin hartzeko leku aproposa. Orain obretan dago barrutik erabat berritzeko. Desiratzen berriro zabalik ikusteko.

Leihotik begira (Looking through the window)

Helsinki (Finlandia)

Bazkari arin bat hartzen ari gara Helsinkiko merkatu plaza baten ondoan. Autobusa semaforoan zain. Oinezkoak gure leiho aurretik pasatzen dira. Horiek guztiak paratzen dira gure leihoaren aurrean.

Pentsamenduetan murgilduta (Thinking)

Helsinki (Finlandia)

Buruan dugunari buelta asko eman ohi diogu. Kalean goazela nahikoa dugu lurrera begiratzea. Begiratu bai, baina ikusi ez bait dugu egiten.

Helsinki bor-borrean (Boiling Helsinki)

Helsinki (Finlandia)

Rautatientori da Helsinkiko erdiguneko plaza nagusia. Inguruan tren geltokia, antzerkilekua eta beste zenbait negozio eta denda. Autobusen eta tranbien geltokia da ere. Bor-bor dago Helsinki inguru honetan.

Harrizko estatuak (Stone statues)

Helsinki (Finlandia)

Estatua hauek tren geltokiko nagusiko argiak eusten eman dute mende bat baino gehiago. Jendetza ibiltzen da bere behetik kasu egin gabe. Baina hobe esanda haien begiradapean, zaintzapean, dabiltza.

Udaberri egun eguzkitsua Helsinkin (Sunny Spring day in Helsinki)

Helsinki (Finlandia)

Helsinkiko erdigunea udaberri hasierako egun eguzkitsu batean. Zinemak, jatetxeak, autobusak, kale zabalak, eraikuntza ez hain politak. Denek dute lekutxo bihotzean.

Bryan hemen egona da (Bryan was here)

Helsinki (Finlandia)

Bryan Adams hemen ere egona da. Europa iparralde hotzean dago Finlandia, baina rockaren leku beroenetakoa izango da. Eurovisionen rock abesti batek irabazi zuen aldi bakanetakoa, Finlandiako Lordi taldearena izango zen. Klima aldaketa honetan ere nabari al da?

Errusiar mendia atsedenean (Rest of roller coaster)

Nancy (Frantzia)

Astelehen goizez jolas parkea hutsik dago. Itxura bestelakoa du jendez hustua.

Aulki jokoa (Chair game)

Nancy (Frantzia)

Terraza hau gauez ez du inork erabiliko. Udaberri hasiera ere ez da plaza honetan esertzeko garai hoberena. Lorrenan ez bait da bero eta euria dexente ari du.

Arrosaren ur tantak (Raind drops on a rose)

Mahastiak Schaffhausenen (Vines)