Arratsaldea aurrera doa eta afalordua ez bada ere, eguna gautzen hasi da. Pixkanaka iluntasuna eta hotza nagusituko dira. Hobe aterpean egotea ordurako.
Zuria eta beltzean, argia eta ilunean, banatzen da mundua elur artean dagoenean. Ez dago udako kolore argirik. Ez dago belar edo lorerik. Dena estaltzen duen elur hotza ikusten da soilik treneko leihotik
Herria, baserria eta basoa elurrak estalita daude, hotz eta ilun. Zeruko azken argiak amatatzen doazen heinean, etxeetako argiak piztu egiten dira eta tximiniak kea botatzen hasten dira.
Urte bukaera da. Argi orduak gutxi eta hotzak dira. Eguzki sartzea laster heltzen da. Bere errainu epelak elurrarekin nahasten dira egunaren azken momentuotan.
Lanpetuta dabil kastorea bere burua atontzen. Ilajea ondo leundu eta garbitu egiten ditu, ura iragazten ez dezan utzi. Ura da bere bizilekua. Urak ematen dio jaten. Uretan da bere bizitza osoa.
A ze bikotea. Uretatik irten berri daude eta beraien burua sikatzen ari dira egonean. Haize leunak beraien gorputzeko eta hegoetako ur tantak eraman ditzan zain. Eguzkiaren epeltasunak ura lurrun bihur dezan zain.
Gepardo bat belardian zehar ibiltzen! Afrikako txoko basatia al da? Ez da. Europako hiri txiki bateko zoo bat da eta animali zoragarri hau bertan bizi da. Arbola, landara, … eta baloi zaharren artean.
Kaiola kanpoan zer egongo den jakiteko ikusminez dago gepardoa. Asperraren ondorioak izango al dira? Kaiola barrua nahikoa ondo ezagutzen du eta heldu ezin den horretaz arduratzea nahiago du.