Schwellbrun (Suitza)
Paisai elurtua mendialdeko baserrian. Etxalde bakarti bat larre handiaren erdian, arbola soil batek lagundua. Inguruan basoa du, beraren zaindari. Eguzkiak lekuaren topografia margotzen du goizaldeko argiaren itzalekin.
Eguneko argazki bat
Schwellbrun (Suitza)
Paisai elurtua mendialdeko baserrian. Etxalde bakarti bat larre handiaren erdian, arbola soil batek lagundua. Inguruan basoa du, beraren zaindari. Eguzkiak lekuaren topografia margotzen du goizaldeko argiaren itzalekin.
Appenzell (Suitza)
Goxo ageri dira etxeak eguzkiaren argipean, elurraren hotzenean murgildutak egonda ere.
Schwellbrunn (Suitza)
Goizeko argiak inguru zuritua erakusten digu. Itzalak oraindik luzeak dira eta gaueko hotzak ez da erabat joan. Tarte urdinak eta hodei zuriak ditu zeruak. Egun ona datorrela seinale.
Schwellbrunn (Suitza)
Negua ate joka dator eta elurra bidali du hori gogorarazteko. Zuhaitz ilunak tapaki zuri izoztuaz estali agertu dira goizez. Zelaietan kolore zuria nagusitzen da. Horrela da begiek atzeman dezaketen leku urrunenerarte.
Appenzell (Suitza)
Gurutzatzen da beste tren bat. Gaiak garraiatzen dituen trena. Konponkenta bat egiteko tresna eta materialez betea ematen du doala. Guk, berriz, gure bideari jarraitzen diogu. Beharretatik eta presetatik urrun bidaiatzen gara erlaxatzeko gogoz.
Appenzell (Suitza)
Trenako leihoak “slow” telebista saioa ematen du. Amaigabea den irudien segida ekartzen ditu. Lasaitasuna ekartzen du.
Appenzell (Suitza)
Zeruko argia erabat itzali aurretiko momentuetan, harana erdi-itzaletan, erdi-iluntasunean, murgildua ikusten da.
Appenzell (Suitza)
Lauso ikusten da leihotik kanpoko paisaia. Aurretik pasatzen da belardi bat bestearen atzetik, etxeak han eta hemen agertzen dira, arbolak belardien ertzetan hazten dira.
Appenzell (Suitza)
Treneko eserlekua leku ederra da urruneko paisaia behatzeko. Zerumuga nola aldatzen doan ikustea plazer goxoa da. Mendiek haranei lekua egiten diete, eta berriz mendiak bueltan.
Appenzell (Suitza)
Zuria eta beltza nahikoak dira edertasuna transmititzeko eta ahoa zabalik uzteko. Hona hemen horren adibidea.
Appenzell (Suitza)
Treneko leihoak erakusleiho bezala funtzionatzen du gaurkoan. Eskualdeko paisaia gure begien aurrean igarotzen da, gure begi niniak eta gure gogoa kitzikatzen ditu.
Appenzell (Suitza)
Trenbide bi elkarri albotik begiratzen diote lehenengoz, gero pixkanaka elkarrengana hurbiltzen dira bat egin arte.
Appenzell (Suitza)
Zain gauden bitartean, denbora geldo igarotzen da. Gogoa laster hasi behar dugun bidaiera doakigu. Itxaronaldiaren ezinegona pasatzeko, inguruko paisaira begira jartzen gara. Baserri hiritartu, landu, honek mendialdeko misterioa gordetzen du. Etxeak aldapan gora eraikiak izan dira, lur basatia menperatu eta etxekotu nahiean. Horrela ere, goi lurretako basoek oraindik handitasuna gordetzen dute.
Appenzell (Suitza)
Trenbideak gurutzatu, batu edo banatzen dira. Beraien helmuga badute ere, bertara heldu bitartean bide aberatsa izaten dute. Bizitzaren adibide erraza ematen dute.
Appenzell (Suitza)
Trenbideak behar ditu argindar kable ugari, burdinezko zaldi modukoari behar duen energia emateko. Burdinbidearen gainean pilatzen da parafernalia osoa. Trena doan leku berdinetara eta harekin joaten da, etengabe zaintzen behar duena jasotzen duela.
Appenzell (Suitza)
Argi kontrara desberdin eta elegantzia berezi batekin agertzen dira argazkien subjektuak.
Appenzell (Suitza)
Sastraka lausotuta ageri da eguneko eguraldiaren ezinegonagatik.
Appenzell (Suitza)
Argilunean zuhaitzaren erradiografia ikusten da. Adarren forma okertuak, pinuaren hosto orratzen profila luzea, hosto multzoak, guztiak ikusten dira.
Appenzell (Suitza)
Pinuak ez du lasaitasun momenturik udazkeneko goiz honetan. Haizea etorri behar den ekaitz baten seinalea izango ote da?
Appenzell (Suitza)
Adarrak ahul eta apurkorrak ematen dute haizeak alde batetik bestera darabilenean, baina eusten diote astinduei. Jarraitzen dute bere lekuan, prest haizearen hurrengo harroaldirako.