Appenzell (Suitza)
Adarrak haizeak dantzan jarri ditu, goxo astindu, udazkeneko hosto lehorrak erortzen utz ditzaten.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Adarrak haizeak dantzan jarri ditu, goxo astindu, udazkeneko hosto lehorrak erortzen utz ditzaten.
Appenzell (Suitza)
Kale nagusia, bisitariak erakartzeko irrikaz dendez beterik, hiri honek daukan erakargarpen handiena da. Garai bateko eraikuntza ondo zainduak eta gusto handiko erosteko aukerak. Hau dena probesteko historia luzeaz eta berezitasun handiaz aprobetxatzeko.
Appenzell (Suitza)
Metalezko ikurrak denda edo saltokia markatzen du, estiloarekin markatu ere. Urrezko armarri itxura hartzen du. Kalearen goiak antzeko sinboloez beteak izaten dira. Paseoan dabilenek erraz kokatzen dituzte inguruko saltokiak.
Appenzell (Suitza)
Bandera haizeak astintzen du. Makilan dantzan jartzen du.
Zurich (Suitza)
Arratsalde honetan hodeiak dira nagusi zeruan. Argia gutxinaka ari da apaltzen eta inguruetako detaileak itzalen barnean galtzen hasiak dira.
Zurich (Suitza)
Aireportuko eremu zabaletan zeruak eta zerumugak infinitoak izaten dira. Hegazkinek beraien leku naturalera joateko bide zuzena izaten dute, haiek zentruan jarrita pentsatuak daude.
Zurich (Suitza)
Amaitu da hegaldia. Aireportuko eraikuntza nagusia bistan da eta pixkanaka ari gara hurbiltzen. Atzekaldean, zerumugaz haratago, eguzkiak ihes egin egunari baina hodeietan oraindik nabari dira bere argi gorrituaren isladak.
Alpeak
Hegazkineko leihatila pantaila zoragarria da mundua behatzeko. Ikuspegi ezohikotik lurrazala behatzeko aukera ematen du.
Alpeak
Hodei itsasoa borborka dago. Mendi gailurren artetik bilatzen du bere bidea baina ezin du besterik gabe igaro. Idortu eta gelditu egiten da harrizko erraldoien eraginez.
Alpeak
Hodei itsasoaren artean ageri dira gailur gutxi batzuk. Garaienek soilik sar dezakete muturra, betiereko eguzkiaren eremuan. Beherago giro iluntzen duen arren, bertan eguzki-argi purua nagusi da.
Alpeak
Hodeiak heldu dira mendikateraino eta ezin aurrera jarraitu gelditu dira. Horrek moldatzen du lekuko haranen klima. Hemen goian, baina, klima hotza eta haizea da.
Alpeak
Mendikate altua eta zurituako gailur garaietan pilatzen da elurra. Hodeien gainetik burua ateratzen duten gailur berek. Beherago kokatzen diren bailaratan kolore berdexka da nagusi. Naturak bere lekua berreskuratzen duen seinalea da hori.
Liérganes (Espainia)
Pixkanaka neguko hotza eta iluntasuna gailentzen ari dira. Landareetako hosto lehorrak euriak utzitako putzuetako urarekin nahasten dira.
Liérganes (Espainia)
Udazkenaren koloreak zurezko atearen urdin zaharrarekin ondo josten dira. Urte sasoiaren gainbehera gehitzen zaio tokiaren dekadentziari.
Liérganes (Espainia)
Erloju honek ordua ematen dirau aspalditik. Neurtzen duen denboraren kalteak ongi jasan ditu eta ongi jasaten segitzen du.
Liérganes (Espainia)
Eguna ez dago paseoan egoteko. Horregatik izango da kalea hutsik dagoela eguerdi partean bada ere. Soiltasun horrek lekuaren dotoretasuna azpimarratzen du. Etxeetako harri lauzak distira dariote eurite ondoko argi aberats eta ederraren pean.
Liérganes (Espainia)
Azpiegitura xumea baina estilosoa dauka herri txiki honek. Gaur egun, zaila da ulertzea izango zuen zioa. Itxura apala dauka baina diseinuak handitasuna dauka. Simetriak eta diseinu garbiak ditu ezaugarri aipagarrienak.
Liérganes (Espainia)
Harrizko etxe tradizional honek aurpegi hoberena ematen du. Horma gainazala garbia eta harri tarteak ondo zainduak dauzka. Fronteko paretan zurezko ate zurruna, leiho zulo txikiak eta balkoi sinplea baina elegantea ageri ditu. Gainera, ate ondoan landare bilduma dotorea jarria dago. Detaile guztiak bere itxura edertzeko jarriak daude.
Liérganes (Espainia)
Harrizko etxe guztiak ez dira jauregiak. Jauregiak ez diren etxeak zoragarriak izan daitezke ere. Jatorri apalagoko etxe honek, hormak harri txikiagoekin eginak ditu, baina tinko pilatzen dira sendotasuna eta edertasuna emateko.
Liérganes (Espainia)
Herriko jauregiak, tokiko jauntxo baten lorirako eraikitakoa, plaza batean eraiki zen. Non bestela, aberastasuna eta boterea erakutsi beharrekoa bait zen garai batean.