Zahartua, arretua eta gogortua (Old, brown and hard)

Cardano (Italia)

Zahartutak, arretutak, gogortutak ere gelditzen ari dira hosto zaharrak. Adarrei nekez atxikitzen zaizkie eta laster lurrerainoko bidea egingo dute. Arrangura ez du sortzen baina, denbora luzea pasatu gabe berriek hartuko bait dute hauen lekua. Horrela izan da beti eta horrela jarraitu beharko du.

Hosto lehor baten erretratua (Portrait of a dry leave)

Cardano (Italia)

Zainak ihartu eta gogortzen diren bitartean, hostoaren mamia apurkorra bihurtzen ari da. Lehen bat eginda funtzionatzen zuenak, pixkanaka banatzen eta apurtzen hasia da. Hori bada bizitza eta bere heriotzaren sinboloa.

Haritzaren hosto herdoilduak (Rusty leaves of an oak)

Cardano (Italia)

Haritzaren hostoak herdoiltzen hasiak dira, seinale eguzkiak indarra galdu duela eta negua ate joka datorrela. Udaberri eta uda atzean gelditu dira eta hostook sasoi luzeko arrastoak agertzen dituzte, pitxadurak eta apurtutako ertzak nonahi. Laster eroriko dira lurrera eta arbola lo tankerako atsedena hartuko du hurrengo udaberria arte.

Agertoki berdea (Green stage)

Cardano (Italia)

Agertoki berdea izan nahi duenak, arre kolore ttanttak agertzen ditu. Basoaren bizitza arbola maiestatikoen inguruan eta begiradapean gertatzen da. Animaliak jaio, hazi, hil egiten dira baina zuhaitzek lekua zaintzen dute, jarraikortasuna bermatzen dute, uzten zaien heinean behintzat.

Udazken nahasketa (Autumn mix)

Cardano (Italia)

Lurrean nahasten dira tamaina eta mota orotako hostoak, lurra eta harri koskorrekin. Eguzki errainu leunen fereka jasotzen dute. Goroldioa hazten ikusten dute, deskonposatzen, lur bihurtzen, ari diren bitartean.

Arretzen doaz hostoak (Leaves go brown)

Cardano (Italia)

Poza sortzen du honelako egun batean paseoa ematen irtetzea. Hostoak arretzen ikusi eta udazken eguzkian epelak kulunkatzen uztea besterik ez gogoan.

Lore lehorra (Dry flower)

Cardano (Italia)

Sikatutako loreak bere atsedenlekua harlauza baten gainean aurkitu du. Hasiko da deskonposatzen eta ehun bizia izandakoa lurrarekin nahastuko da pixkanaka.

Harri lauza gaineko lore ebakia (Cut flower on a slab)

Cardano (Italia)

Harri lauza baten gainean bukatu ditu bere egunak lore honek. Zutoinetik ebaki eta pixkanaka sikatzen doa. Freskotasunak ihes egiten dio eta zorura itsatsita bukatuko du.

Lore xumeak belar artean (Simple flowers surrounded by grass)

Cardano (Italia)

Belar luze eta finek tente hazten dira inguruko lore eta landarak ezkutatuz. Ezkutatu beharrean, babestu egingo dituzte beharbada. Bitartean, ur tantek distira infinitoa dariote belar puntetatik zintzilik.

Baso xumea (Tiny forest)

Cardano (Italia)

Onddo hauek bere txikitasuna ugaritasunarekin konpentsatzen dute. Talde handitan hazten dira, arbolen azpien babesean baso ñimiñoak osatu arte.

Arratsaldeko argi printzak (Evening light rays)

Cardano (Italia)

Arratsaldeko azken argi printzetan gorria nagusitzen da. Udazken beteko koloreekin bat egiten du. Gure inguruak edertzen dituzte eguneko azken momentu horiek.

Arratsa heltzeko dago (Sunset to come)

Cardano al Campo (Italia)

Arratsa heltzear dago eta arbolen kolore gorrixka eguzkiaren argi leunarekin nahasten da. Herriko etxe eta eraikuntzak urre koloreko arbolek zainduak ageri dira. Tokiaren edertasuna biderkatuta gertatzen da.

Udazken lore xumeak (Humble autumn flowers)

Cardano (Italia)

Landarea xumea da baina koloretsua ere bai. Loreak gogoz hazten dira, irmo, udazkeneko lehenengo egunak badira ere. Utzidazu mirari txiki honi luzeago begira egotea, indartu eta berritu egiten bait nau.

Marisorgina zain (Praying mantis waiting)

Cardano Al Campo (Italia)

Marisorgina, izen bereziko intsektu ederra, lasai dirau udazkeneko goiz honetan. Beste intsektuak harrapatzeko momentuan, bere matxarda askatzen duelarik, hilgarria da. Harrapakinaren zain dagoela baina, tolestuta mantentzen du.

Bi ardi lagun (Two friendly sheeps)

St. Gallen (Suitza)

Lagun onena modura ari dira bi ardiak bata bestearen ondoan jaten. Belarra gogoz hartzen dute eta lore gaziren bat noizean behin aurkitzen badute, ahoa gozatu ere egingo dute berarekin.

Lanbroa heltzen (Coming fog)

St. Gallen (Suitza)

Lanbroa heltzen ari da hirira. Pixkanaka ezkutatzen ditu inguruko basoak, gero etxeak, kaleetara eta errepideetara heldu arte. Irentsi bezala egiten ditu, tapaki lodi batean ezkutatu.

Urmaela udazkenean (Pool in Autumn)

St. Gallen (Suitza)

Aintzira edo urmaela daukagu gure aisialdian paseoa emateko edo uda garaian igerian joateko. Eguzkitan etzan eta gozatu ere egin dezakegu, baina orain uda amaitu da. Egunak azkar ari dira laburtzen eta hotza nabari da goizetan. Arbolek ere nozitzen dute urtaro aldaketa eta pixkanaka udako hosto andana lurrean uzten dute usteltzen.

Zorura itsatsitako hostoak (Leaves stuck to the floor)

St. Gallen (Suitza)

Hostoak banan-banan pilatzen joan dira. Euripean lurrera itsatsi dira. Zoruaren kontra zanpatuak ere izan dira, oinen eta hatzaparren pean. Pixkana deskonposatzen joango dira, ongarri bihurtuz.

Udazken mosaikoa (Autumn mosaic)

St. Gallen (Suitza)

Mosaiko koloretsua osatzen dute gure arboletako hostoek. Kristi-krasta kraskatzen dute gure oinpean, udazkeneko soinu banda osatuz.

Hosto pilatuak (Piled leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hostoak pilatu egiten dira. Batzuk lur kolore argiakoak, besteek lur ilun kolorekoak, bata bestearen gainean mantu biguina eta magikoa sortzen du. Oinak bertan sartzeko gogoak ematen du.