Lanbro artean eta azpian (Between and below the fog)

St. Gallen (Suitza)

Garabiak agertzen dira lanbroaren gainetik. Azpian, hiria ezkutatuta gelditu da. Ez du eguzkiaren argia ikusiko egun honetan. Gainean, berriz, hartaz goza dezakegu udazkena aurrera joana badago ere.

Hodei itsasoa (Cloud sea)

St. Gallen (Suitza)

Itsaso bat dira hodeiak. Mendi magalak kostaldea da eta harana itsas-hondoa.

Lanbro astuna (Heavy fog)

St. Gallen (Suitza)

Bere bidea aurkitu du lanbro astunak ondoko lakutik gaineko hirira iristeko. Eguzkiaren argitan distiratsu ikusten da hodei multzoa baso eta eraikuntzen artean.

Arratsaldea da azaroan (It is a November afternoon)

St. Gallen (Suitza)

Arratsaldea da azaroan. Eguzki sartzea laster heltzeko da. Nabaria da itzalen luzeeran. Eguzki epelak giroa goxatu du. Udazkena aurrera joanda egonda ere, paseoan egoteko ederto dago.

Lanbroan galdua (Lost in the fog)

St. Gallen (Suitza)

Emeki igarotzen da hodei masa erraldoia. Beheko hiriari sabai baxu berria jartzen dio. Denbora laburrez, hiritik inguruko mendiak bistatik galduko dira. Mendietatik ere, hiria erdi-ezkutatu ageri da.

Eguzki errainuen iragazkia (A filter of sun rays)

St. Gallen (Suitza)

Eguzki errainuak nekez iragazten dira lanbro mardulan zehar. Hori egin ezean, hodeien goikaldea argiztatzen dute. Ur tanta finez osatutako masaren forma markatzen du argi eta itzalekin.

Harana hodei itsaso (Valley went into cloud sea)

St. Gallen (Suitza)

Lanbroa ekialdetik dator. Gutxinaka hiriaren gainean bere burua ezarri eta hura estali egin du. Mendi arteko harana hodei itsaso batekin bete du.

Alfonbra erraldoia (Giant carpet)

Kronberg (Suitza)

Mendi gailurrak eta beraien arteko koskak haranek betetzen dituzte. Dena ere, belar eta lur estalki leun batez estaliak daude. Alfonbra erraldoia eta gozoa ematen du begi aurreko paisaiak.

Gailurra elurrarekin (Summit with snow)

Kronberg (Suitza)

Gailur altuenean ageri dira elur puska batzuk. Hauek gogorarazten digute laster urtaro hotzena bete-betean heldu behar dela. Bestela ere, paraje hauetan ez da giro eguzkia ezkutatzen denean. Haizeak eta hotza nagusitzen dira berehala.

Bailarak eta mendiak (Valleys and mountains)

Kronberg (Suitza)

Udazkena da. Zerua hodeitsu dago eta eguna goibel. Bailarak eta mendiak ihartuak daude, udako bizitasuna galdua dute. Hala ere, momentuz ez dago elur arrastorik.

Ura eta hosto lehorrak (Water and dry leaves)

Freiburg (Alemania)

Ura eta udazkeneko hosto lehorrak uztartzen dira hemen. Arboletatik eroritako hostoak nonahi ageri dira: uretan, lurrean eta lurrean ez dena. Errekak ura ekartzen du putzura eta flotatzen gelditu diren hostoak hemendik hara darabiltza.

Gazteentzako hiria (City for the youngs)

Freiburg (Alemania)

Hiri gaztea da unibertsitatedun hiri ugari bezala. Aste bukaera bateko goiz batean ikasleak ikusten dira nonnahi. Eskola lanak ezin utzi atseden egunetan ere. Beraiei atsedena aurrerago etorriko zaie, amestutako titulua jasotakoan.

Ura eta loreak (Water and flowers)

Freiburg (Alemania)

Ura eta loreak uztartu dira. Lili ustelkorrak eta kolore bizidunak edertasunaren eta memoriaren sinboloa dira hemen.

Parke koxkor bat udazkenean (Small park in autumn)

Freiburg (Alemania)

Parke koxkorra izanagatik hiria edertzen du berdin berdin. Hiriaren urtaroen koloreak ematen dizkio: berde distiratsua udaberrian eta berde nekatua urteko garai beroenean. Udazkenean berriz, kolore arre eta horien festa erakusten digu.

Gautu du plazan (Night came to the square)

Freiburg (Alemania)

Gau giroa nagusitu da kaleko argiek argiztatzen ez duena ilun dago. Kaletik oraindik dabiltzan pertsona bakanak itzalak dirudite.

Zeruan gora (Up in the sky)

Freiburg (Alemania)

Zerua ukitzeraino altxatzen da dorre sakratua. Helburu hori inoiz betetzea ezinezkoa bada ere, lortu duela ematen du. Behetik begiratzen duen jende arruntak halako itxura hartuko zion, behintzat.

Arratsaldeko azken astia (Last moments of the evening)

Freiburg (Alemania)

Plaza ilun dago, kaleko argi bakan batzuk eta leihoetatik ateratako argiak ezik. Kaleak, hala ere, ez daude hutsik. Mugimendua dago oraindik. Arratsaldeko azken astia aprobetxatzeko gogoa dute.

Katedralaren horma itzaldunak (Shadowy walls of the cathedral)

Freiburg (Alemania)

Plaza zabal honetan, arkitekturaz gain zerua ere protagonista da. Katedralaren dorrea ortzira begira dago. Berarengandik heltzen zaion arrats argiak itzalez betetzen ditu bere hormak.

Gaututako kaleak (Night streets)

Freiburg (Alemania)

Ilun dago dagoeneko baina kaleak ez dira erabat hustu. Giroa epela da eta udazken gauak gonbidatzen du kalean egotera.

Hiri gaineko arratsa (Sunset over the city)

Freiburg (Alemania)

Hiriaren gainean espektakulu handi bat martxan dago. Udazkenean eguzkiak indarra galtzen badoa ere arrats ederrak sortzen ditu.