Pasealeku zabala (Ample walkway)

Dubai (UAE)

Pasealeku zabal batean arku ederrak gehitu eta lanpara ikusgarriak jarri eta gero, itxura aberatsa ematen du. Paretak, baina, ez dira benetazko harriaz eginak eta kolumnak ez dira harrizko pieza bakanak. Lekuaren tamaina, bai, bada aberatsa, asko gainera.

Gameluaren estatua (Statue of a camel)

Dubai (UAE)

Gamelua animali exotikoa da gure inguruan, basamortu eremuan, berriz, animali ohikoa eta desiratua, maitatua, da. Lekuko iruditerian aurreneko posizioa du eta bere itxura estetikoa nonnahi ageri da.

Erretratu hurbilak (Close portraits)

Dubai (UAE)

Publizitate argazkiak ederrak eta sakonak izan daitezke. Erretratu hurbilek beti arima bilatu eta aurkitzeko tresna ezinhobeak dira.

Modelo baten begirada (Look of a model)

Dubai (UAE)

Modeloak kamerari zuzen begiratzen dio, zeozer itxarongo balu bezala. Beste aldean dagoen norbaiten zain egongo al da? Edo urduri egongo balitz bezala. Argazkilariak amaitzeko desiratzen egongo al da?

Denda dotorea (Elegant shop)

Dubai (UAE)

Denda dotorea, ordenatua, irudi zoragarriekin. Produktu bat saltzeko osagarri lagungarriez osatutako eremua da. Baina, gainera, esertzeko lekua ere badu. Erosketaldia luze badoa edo paseoan ibiltzetik geldiadi bat behar izanez gero, atseden hartzeko aukera ematen du.

Gozoki arbola (Sweets tree)

Dubai (UAE)

Gozokiak hazten dituen arbola! Mundu miragarri bateko elementu zoragarria.

Gozokigileak (Sweet makers)

Dubai (UAE)

Gozokien paradisuan sartzeko gaude. Gozokijaleen ametsezko lurraldea dena eta gozokiak egiten dituzten gizaki, iratxo, eder eta harrigarriez beteta dagoena.

Gaueko isladak (Night reflections)

Dubai (UAE)

Gaueko iluntasuna eta argi artifizialen isladak nahasten dira ur gainazalean. Aintzira basamortu batean egotea ez da berezkoa, baina uraren magia berdin sortzen da bere inguruan.

Ura eta argi ikuskizuna (Water and light show)

Dubai (UAE)

Ur eta argi ikuskizunak gau iluna era ikusgarrian betetzen du. Ur txorrotak dantzaka aritzen dira musikaren harira, ikusleen gogoa harrapatu eta harridura eragiten saiatuz.

Etxe-orratzen argiak (Lights of the skyscrapers)

Dubai (UAE)

Gauean irudikatzen dute etxe-orratzen argiek. Beltz iluna puntodun mosaikoa bihurtzen dute.

Bisitarien harridura (Surprise of visitors)

Dubai (UAE)

Gaueko argipean desberdina ematen du hiri honek. Interesgarriagoa, erakargarriagoa. Turistak, kamera eskuan dutela, aho zabalik ibiltzen dira basamortuko ezerezetik sortu dena erretratatzen.

Lakua ontziekin (Lake with boats)

Dubai (UAE)

Aisialdiarako aukerak sortzeko gogo bizia erakusten dute lekuko arduradunek. Laku bat ontziekin ere badago, inork ez dezan aukera galdu denborapasa bat aurkitzeko.

Etxe-orratz gorria (Red skyscraper)

Dubai (UAE)

Dorre honek beste sorpresa bat gordetzen du. Apaingarri moduan erabilitako koloreek formak betetzen eta margotzen dituzte. Ondo zainduta daude eraikuntza berezi eta bereizgarri honen detaileak.

Gauearen xarma (Attraction of the night)

Dubai (UAE)

Gau betean zeruko argia lurreko argia betetzen da. Borbor betean dago lekua, lotarako intentziorik erakutsi gabe. Egunez tamaina erraldoiko egitura hutsalak ematen dutenak, gauez hartzen dute itxura bizia.

Gaueko bizia (Night life)

Dubai (UAE)

Gauez ere hiria bizirik dago. Ikuskizun bihurtzen da basamortuko hiria. Bisitariek zukutu nahi dute beraien denbora leku honetan.

Etxe-orratz iragarki euskarri (Skyscraper as publicity holder)

Dubai (UAE)

Erreferentziazko eraikuntzaren ikusgarritasuna probesten da iragarkien euskarri bihurtzeko. Orotariko hizkuntzatan eta alfabetoetan erakusten dituzte iragarkiak.

Altua eta sinbolikoa (Tall and symbolic)

Dubai (UAE)

Arkitektura monumentala erabili dutesinbolotzat herrialdearen imajina mundura zabaltzeko. Dorre altua, metalarekin eta beirarekin eraikia, da garai modernoetako gaztelua.

Metalea eta beira (Metal and glass)

Dubai (UAE)

Irudikoa inoiz eraiki den edifizio altuena omen da. Beraren tamaina da handia, ze zaila da ere bistaz neurtzea. Metal eta beirazko erraldoia harro agertzen da, inguruan hura bisitatzera joan den jendetzaren begiradei kasurik egin gabe.

Espektakulu zentroa (Show mall)

Dubai (UAE)

Erosketa zentroa espektakulu zentroa bihurtu deneko leku batean, noraezean ibilita ikusten dut nere burua, zertara eta nora etorria naizen gogoratu nahiean.

Zentro komertziala gauez (Shopping mall at night)

Dubai (UAE)

Dagoeneko gautu du. Zentro komertziala, baina, jendez lepo jarraitzen du. Azken begirada luzea bota dut, kalera irten baino lehen. Jendea barruan jarraitzen du erosketak egiten eta xolasten.