Dubai (UAE)
Estasian bezala dago jendetza ikuskizuna segitzen. Telefonoak borbor argazkiak ateratzen, begiradak fixatuak eta denen aurrean ur zutabe erraldoia dantzan.
Eguneko argazki bat
Dubai (UAE)
Estasian bezala dago jendetza ikuskizuna segitzen. Telefonoak borbor argazkiak ateratzen, begiradak fixatuak eta denen aurrean ur zutabe erraldoia dantzan.
Dubai (UAE)
Jendetza bildu da ikuskizuna ikusteko. Argia eta ura konbinatzen dituen ikuskizuna zinez ikusgarria da. Herri honek honela erakartu ditu urrutiko bisitariak.
Dubai (UAE)
Marrazo ederra dago ikusgai akuarium honetan. Imaginatzen ditugun marrazoak honen antzekoak dira. Gure buru barnetik uretara salto egin duela ematen du.
Dubai (UAE)
Arrain saldoan arrain guztiek bat egiten dute batera igeri egiteko. Lehenik norabide batean, gero buelta eman eta beste alderantz zuzentzen dira. Honela bizi dira eta honela zaintzen dute beren burua, talde barruan mantenduz.
Dubai (UAE)
Akuarium erraldoi honek telebista erraldoia edo zinema pantailaren lana egiten du. Kristalaren atzean, baina, ura dago eta animaliak ia ukitu daitezke.
Dubai (UAE)
Jauzilari estiloso eta adituek itxura dotorea daukate. Erortzen den urarekin harmonian daude. Geometria perfektua eratzen dute ere.
Dubai (UAE)
Gizonak etengabe erortzen geratu dira. Izoztuta airean, urez inguratuak eta jendearen begiradapean. Estatua xelebreak dira benetan. Nekez esan dezaket gustatzen zaidala, baina harridura bai pixten didala.
Dubai (UAE)
Famili irudi kuriosoa ikustea tokatu zaigu. Emakume ama bere gorputz osoko jantzian bakarrik paseoan eta ume hazia aulkitxoan eserita. Amaren beltzaren ondoan, mutikoa eta bere orgatxoa koloretsuak ematen dute.
Dubai (UAE)
Askotariko jende multzoa biltzen da honelako eremuetan. Beharrak ekarritako erosleak, erosle porrokatuak, pasealariak edo turistak. Denak elkartzen eta nahasten dira salmenta gune erraldoi honetan, aisiarako gunea ere bait da.
Dubai (UAE)
Distira eta kolorea da nagusi efektu handia, erraldoia, sortzeko helburuari jarraiki.
Dubai (UAE)
Goitik behera gorputza ezkutatu arren, ez diote lirain egoteari uzten. Apaingarri koloretsuak eta osagarri garestiak erakusgai. Gorputz osoko soinekoaren azpitik, berriz, diseinuzko zapatak ikus daitezke. Beraien presentzia eta itxura gutxiesten du kulturak baina beraien pertxenta izateko gogoa ezin zaie kendu.
Dubai (UAE)
Izugarrizko panpina ikusgai jarri eta jendeak ezin dizkio begiak kendu. Hala ere, itxura arraroa ematen du basamortu erdiko erosketa zentro batean, Europa erdialdeko gabonetako sinboloa den zeozer. Kontextutik erabat aterata.
Dubai (UAE)
Gaua etxeorratzez betetako hirian distopikoa ematen du. Jende andana leku gutxian metatuta eta inguruan basamortua alde batetik eta itsaso zabala bestetik.