Harri koskorren gainetik igarotzean, ur geruza finak saltoka dihardu, korrika batean. Erreka, ura eta aparra batera doaz. Bata dagoen lekuetan, besteak ere aurkitzen dira.
Ur emari xumea eta finak zeharkatzen du mendi bailara baten magala. Aldapan behera egiten du bere bidea, aldiberean inguruko belardiei bizigarri bat ematen. Bere bideko hondoan lurra beharrean, harriak ditu zoru eta horrek ur-laster segida sortzen du. Urak ez du bide leuna.
Ura azkar doa ibaian behera, baina sedimentatutako harriek eta enborrek oztopo egiten diote. Hala ere, bere betiko bideari jarraitzen dio. Fidel. Naturaren legeei jarraiki. Ez diezaiola egiteari utzi. Bestela jai daukagu.
Ur laster txikia harri artean doa aldapan behera. Eguzkiak ur gain apurtuan isladatzen da. Belarra erreka ertzean gogotik hazten da, ura faltan ez zaionagatik.
Zurrunbiloak eta ur lasterrak sortzen dira ur mailak gora egiten duen einean eta bertan dantzan ibiltzen dira ibaian pilatutako adarrak eta zikinkeriak.