Igerilari dotorea (Elegant swimmer)

Zurich (Suitza)

Uretan dotoreen mugitzen den hegaztia ez al da izango pinguinoa?

Pinguino igerilaria (Swimming penguin)

Zurich (Suitza)

Uretan dago pinguinoa bere onenean. Airean zehar ezin da joan, lurrean baldar samarra da, baina uretan itxura arina eta dotorea bezain ezin hobea erakusten du.

Pinguinoak eta arrainak (Penguins and fishes)

Zurich (Suitza)

Pinguinoak ur gainean eta arrainak azpian daude. Batera baina separaturik. Lagun onak ezin dira izan, hegaztiek ezkatadunak jatea gogoko bait dute.

Pinguinoa ur ertzean (Penguin in the water edge)

Rapperswil (Suitza)

Pinguinoa lasai dago egunaren erdian. Harri baten gainean egon eta bero datorrenean uretara salto egin. Horrelakoa izango al da pinguino batentzat paradisua?

Ur liliaren muturra (The tip of the water flower)

St. Gallen (Suitza)

Ur lilia lotsati antzean atera du muturra uretatik kanpo. Ingurua behatzen ariko da, kanporako bidea noiz eta nola egingo duen aztertzen bezala.

Uretako lore mardula (Lush water flower)

St. Gallen (Suitza)

Lore mardul bat uretatik jaiotzen da, urartean bizi da.

Landare flotagailuak (Floating plants)

St. Gallen (Suitza)

Ur landare hauek irla artifizialak ematen dute. Makina bat igel eta intsektu hegalari profitatuko ziren bertan atseden hartzeko.

Txorrotaren zipriztinak (Tap spatters)

St. Gallen (Suitza)

Txorrotako jarioa erori eta erori ari da. Askako ura zipriztindu eta nahasten du. Uhin borobilak sortzen ditu eta hauek, bere martxara, iturri osora hedatzen dira.

Lore bat flotatzen (A floating flower)

St. Gallen (Suitza)

Uretan flotatzen bukatu du lore honek bere bizitza laburra.

Uraren koloreak (Water colours)

Bregenz (Austria)

Ur gardenak kolorez aldatzen du marroixkatik urdin ilunera. Ur ertze ondoan hondoarekin nahasten da, urrunean berriz, uraren kolore sakona gailentzen da.

Ura eta hosto lehorrak (Water and dry leaves)

Freiburg (Alemania)

Ura eta udazkeneko hosto lehorrak uztartzen dira hemen. Arboletatik eroritako hostoak nonahi ageri dira: uretan, lurrean eta lurrean ez dena. Errekak ura ekartzen du putzura eta flotatzen gelditu diren hostoak hemendik hara darabiltza.

Zorua eta ura bat egiten (Join of the water and the floor)

Freiburg (Alemania)

Zorua eta ura bat egiten al dute? Horrela ematen du. Baina zorua lauki geometrikoetan banatuta dago. Marra paraleloak alde batera eta bestera hedatzen dira. Urak berriz gainazal leuna dauka eta inguruko hiri-paisaia isladatzen du.

Putzuko islada (Reflection of the pool)

Freiburg (Alemania)

Uran isladatzen da hiri paisaia, hau da, arbola bat eeta zenbait makila edo enbor lehor. Sakonera txikiko putzu zabalaren hondoaren gainean ikusten da imagina eta ur gainazalaren uhin txikiek irudiaren profila apurtzen dute.

Ura eta loreak (Water and flowers)

Freiburg (Alemania)

Ura eta loreak uztartu dira. Lili ustelkorrak eta kolore bizidunak edertasunaren eta memoriaren sinboloa dira hemen.

Arantzadun hostoa (Thorny leave)

St. Gallen (Suitza)

Hurbiletik hostoaren gainazalak bere detaile sekretuenak erakusten ditu. Arantzez betetako marra okertuek lauki txikietan banatzen du. Ertzetan ura itsasten da, hostoa ur gainean lotuz.

Hurbileko gogortasuna (Close hardness)

St. Gallen (Suitza)

Launa eta leuna ematen badu ere. Hurbilagotik ikustean arantzen gogortasuna eta albo latzak nabaritzen zaizkio. Babes modura behar ditu iltze finak landare goxoak.

Baso txikia ur gainean (Small forest on the water)

St. Gallen (Suitza)

Haizeak orraztuak baleude bezala okertu dira ur belarra. Baso txikia osatzen dute uraren gainean eta azpian.

Arrain koskorren putzua (The pond with small fishes)

Gossau (Suitza)

Arrai koxkor hauek krokodilo batzuekin batera bizi dira. Izango da bere tamaina eskasak salbatu dituena krokodiloen ahoetan bukatzeaz. Dena delakoa, igerian lasai asko ari dira.

Forma lauso eta ederrak (Blurry and beautiful forms)

Montreux (Suitza)

Lausotuta dauzkat begiak. Formak eta argi-ilunak ikusten ditut. Soilik. Ederrak dira formak eta ederrak dira beraiek dakarten gomutak.

Beltzarga eta uhinak (Swam and waves)

Montreux (Suitza)

Ari da jatekoa bilatzen beltzarga. Lepo luzeari esker urpeko landareak harrapa ditzazke igeri egin bitartean. Uhin koskorrek bere mugimenduen arrastoa uzten dute. Ederra da urazala nola eraldatzen, apaintzen, duten ikustea. Arkatz finez marraztutakoak dirudite.