Arrai koxkor hauek krokodilo batzuekin batera bizi dira. Izango da bere tamaina eskasak salbatu dituena krokodiloen ahoetan bukatzeaz. Dena delakoa, igerian lasai asko ari dira.
Ari da jatekoa bilatzen beltzarga. Lepo luzeari esker urpeko landareak harrapa ditzazke igeri egin bitartean. Uhin koskorrek bere mugimenduen arrastoa uzten dute. Ederra da urazala nola eraldatzen, apaintzen, duten ikustea. Arkatz finez marraztutakoak dirudite.
Ahate bi hauek martxa ona daramate ur gainean igerian. Atzean uhina uzten dute. Triangelu itxurako olatu koskorra beraien bidea markatzen du. Gauaren hurbiltasuna sentituko dute eta azken paseoan irtengo ziren lotarako lekua aurkitu baino lehen.
Arratsalde argi leunak ertzak xamurtzen ditu, harrienak ere. Harrien soslai gozoa sortzen du. Argi ilun bortitzek, berriz, misterioa margotzen dute uraren gainean. Argia behar da beroa eta bizia sortzeko.
Eguzkia milaka puskatan isladatzen da uraren gainazal apurtuan. Haize olatu txikiek ez dute uzten ura lasai egoten. Bere gainazalak ezin du leun iraun.
Kolore argiko marrek sokak ematen dute. Urak uhinak egiten ditu erortzen den bitartean, baina uhin hauek ez dira itsasoetan ikustetik hain ezagunak egiten zaizkigunak bezalakoak. Hauek zigi-zaga egiten dute.
Alboko ur-sarrera hartatik erreka batek isurtzen du bere ura ibai nagusira. Mendi magalek ekarritako ur garbi eta hotza pilatzen joango da ubidea mendi ingurunetik behe lautadetara heldu arte.
Barandak zubi bat babesten du oinezkoak uretara erori ez daitezen. Gaur urak itxura misteriotsua da. Lanbroarekin nahasten da itxuraz infinitoa bihurtzeko. Zer egongo da lanbroaren beste aldean?
Urak bere bidea darrai maldan behera eta mendi gainetik haranera. Kanale honek mendi haranean aurkituko du bere helmuga, laku panpox batetan. Botatako elurrak gogoz elikatzen du ur emaria.
Udazkeneko kolore biziak protagonista bihurtzen dira. Arboletan daude. Lurrean daude. Uretan isladatzen dira. Zerura hedatzen dira haizeak jotzen duenean.
Urtegi txikia beterik dago. Bere ura eman behar ez duen bitartean iraungo du itxura polit honekin. Udazken kolore galantak isladatzen dituen ur xafla lasaia da orain. Igel urrien babesleku bihurtu da eta ahate gutxi batzuren etxea da ere.
Hari dantzariak ikusten dira lakuaren zoru biluzian. Hari horiek ur gainazalaren dantza patxadatsua dute iturri. Haizeak etenik gabeko dantza sortzen du.
Harri koskorren gainetik igarotzean, ur geruza finak saltoka dihardu, korrika batean. Erreka, ura eta aparra batera doaz. Bata dagoen lekuetan, besteak ere aurkitzen dira.
Ur emari xumea eta finak zeharkatzen du mendi bailara baten magala. Aldapan behera egiten du bere bidea, aldiberean inguruko belardiei bizigarri bat ematen. Bere bideko hondoan lurra beharrean, harriak ditu zoru eta horrek ur-laster segida sortzen du. Urak ez du bide leuna.
Ureztatzeko sistema berezia darabilte bailara honetan. Ureztatze sistema auzolanean mantentzen da eta herritar guztiak baliatzen dute lurrak blaitzeko.
Urak bere lasterketaldian harriekin jolasten da, burbuilak egiten ditu, zurrunbiloetan jostatzen da. Likido sinplea da ura, baina saldo handienaren bestelako aberatsa da bere jokamoldea.