Liérganes (Espainia)
Udazkenaren koloreak zurezko atearen urdin zaharrarekin ondo josten dira. Urte sasoiaren gainbehera gehitzen zaio tokiaren dekadentziari.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Eguna oskarbi. Zerua urdin. Hodei bakanak zuri zirpilduak.
St. Gallen (Suitza)
Uhinak, nahiak, uretan, urmaelean eta arbolen islada, beraien kolore laranja eta berdeez, apurtzen, deformatzen du.
Helsinki (Finlandia)
Zutoin urdin-urdina elurrez betetako hondartzan. Egurrezko txoriak Hietarantako hondartzatik itsasora begira dago. Zer ikusiko? Orain izotza besterik ez. Uda partean, berriz, ur hotzetan korrika batean sartu-irten bat egiten duten haur eta nagusiak edo itsaso Baltikoko ur baretan dabiltzan belauntziak.