Rapperswil (Suitza)
Lanpetuta dabil kastorea bere burua atontzen. Ilajea ondo leundu eta garbitu egiten ditu, ura iragazten ez dezan utzi. Ura da bere bizilekua. Urak ematen dio jaten. Uretan da bere bizitza osoa.
Eguneko argazki bat
Zurich (Suitza)
Urmael txiki bat bazegoen parkean. Bertan metatzen doaz inguruko arboletatik eroritako hostoak. Hosto erorien kolore harreak eta urazpiko zoruaren hautsak, distira gabeko itxura ematen dute.
St. Gallen (Suitza)
Aintzira edo urmaela daukagu gure aisialdian paseoa emateko edo uda garaian igerian joateko. Eguzkitan etzan eta gozatu ere egin dezakegu, baina orain uda amaitu da. Egunak azkar ari dira laburtzen eta hotza nabari da goizetan. Arbolek ere nozitzen dute urtaro aldaketa eta pixkanaka udako hosto andana lurrean uzten dute usteltzen.
St. Gallen (Suitza)
Eserileku apartak urmaelaren ondoan. Ahateen algarak eta dantzak ikusten eta arratsaldeko eguzkiaz gozatzen. Ez dira luzaro hutsik iraungo.
St. Gallen (Suitza)
Azkenean zeozertaz gogoratu da. Poltsa zabaldu eta argazki kamera bat eskura ekarri du. Hegaztien joan etorriak, urmaelean sortzen diren uhinak etabar. Badago zeri ateratzerik.
St. Gallen (Suitza)
Gizona hain dago konzentratua, ze ez diola atzetik pasatzen den umeari kasurik egiten. Flauta jotzea beste nonbaitera joan beharko du, hemen kasu gutxi egiten bait diote.
St. Gallen (Suitza)
Interes handiarekin ari da hegazti urtiarren hara eta honakoak begiratzen gizona. Udazkeneko egun epel baterako denborapasa egokia. Beti dago zer ikusi eta ikasi animaliengandik.
St. Gallen (Suitza)
Txapela buruan, jaka eta fraka ilunak daramatzan begirada zorrotzeko gizona irudian. Urmaelari begira, ahateak eta bestelako hegaztiak behatzen. Aurpegiak hamaika urteren arrastoa agertzen du baina edertasuna ez dio kentzen giza semeari.