Ur gaineko etxola (The hut on the water)

St. Gallen (Suitza)

Aspalditik dago urez inguratutako etxola bat hemen. Ur gaineko etxola bat eraikitzeak zer helburu izango du? Urtegi erdiko patsadaz gozatzea? Uraren bidea behatzea?

Igerilekua eta urtegia (Swimming pool and dam)

St. Gallen (Suitza)

Erdi-hustuta dago igerileku bihurtutako urtegi txikia. Elurra pilatu da ere eta izotzak ura ezkutatu du. Zer eta zein egongo da xafla zuriaren azpian? Arrainen batek iraungo al du negu gogorran zehar? Ez dago giro.

Ura xafla (Flat water)

St. Gallen (Suitza)

Urak xafla ematen du. Leun-leun dago. Inguruak kopiatzeko erabiltzen du eguzkiak. Kopia ona da, baina buruz-behera egindakoa. Bizi garen munduaren egoeraren ispilu fidela eta irudi eguneratua izango al da?

Urtegi txikia (Small reservoir)

St. Gallen (Suitza)

Urtegi txikia beterik dago. Bere ura eman behar ez duen bitartean iraungo du itxura polit honekin. Udazken kolore galantak isladatzen dituen ur xafla lasaia da orain. Igel urrien babesleku bihurtu da eta ahate gutxi batzuren etxea da ere.

Urtegia arratsaldean (Reservoir at dusk)

Marono5