Aiara (Euskal Herria)
Negua hasi da, egunak labur-laburrak dira, Gabonak bueltan daude eta hotza nabaritzen hasi da. Natura lotara joana da baina oraindik badu nahikoa erakargarritasun.
Eguneko argazki bat
Aiara (Euskal Herria)
Negua hasi da, egunak labur-laburrak dira, Gabonak bueltan daude eta hotza nabaritzen hasi da. Natura lotara joana da baina oraindik badu nahikoa erakargarritasun.
Alpsee (Suitza)
Lakua, mendi harana, pinudiak. Aldapa pikoak, harri puxka meterorizatuak eta denen gainean harrizko gailur erraldoiak. Alpeetako paisaia.
St. Gallen (Suitza)
Ikusten ez bada ere, beheko bailaran St. Gallen herria dago. Mendiek inguratzen dute ipar eta hegoaldetik. Neguan, elurra nagusi denean, bereziki polita daude.
Flumserberg (Suitza)
Flumserbergetik behera funikularrean bailara, Sarganserland, behelainoz estalita dago eta leiak zelaiak zuritzen ditu. Negu betea.
Pontresina (Suitza, Svizzera)
Udazken berantiarreko elurrak harana zuriz janzten zuen. Bernina mendian gora doan trena esperientzia zoragarri bat da. Trenaren errebueltek beheko haranen ikuspegi ikusgarriak erakusten ditu.
The snow of late Autumn dresses the valley in white. The train traveling up to the Bernina mountain is a wonderful experience. The turns of the train uncovers magnificent views of the valleys below.
Walensee (Suitza, Schweiz)
Walensee Suitza ekialdean dagoen mendiz inguratutako laku bat da. Alpeetako erraldoiek haraneko herriak ikusmiratzen dituzte. Gau hasieran leku bakartia eta ahaztua ematen du.
Walensee is a lake surrounded by mountains in Eastern Switzerland. The giants of the Alps observer the towns of the valley. In the early night, the place looks solitary and abandoned.