Vicenza (Italia)
Usoak ere ez du paseoa egiteko aukera galdu nahi. Gizaki erraldoi eta zabarren artean ibili behar badu ere.
Eguneko argazki bat
Vicenza (Italia)
Usoak ere ez du paseoa egiteko aukera galdu nahi. Gizaki erraldoi eta zabarren artean ibili behar badu ere.
Vicenza (Italia)
Veneziako errepublika desagertu zen baina lehoiak oraindik dirau hiriak ikuskatzen. Lehoi hegodunak bere kolumnatik erne zaintzen ditu bere oinetan jolasten ari diren haurrak eta paseoan edo lanean helduak.
Vicenza (Italia)
Kalean irudi bat Jesus umearekin. Erlijioak garai batean zeukan zentraltasunaren hondarra. Garai bateko biztanleak egunero ziren gogoraraziak jainkoaren bidea segitu behar zutela. Beren onerako, geroko bizitza batean buruhausteak izan ez zitzaten. Hemengo bizitzan ere izan ei zituzten.
Vicenza (Italia)
Izozturik baileuden daude bi estatua gizonak, patioaren erdian dantza intimo eta betiereko batean baleude bezala.
Vicenza (Italia)
Pasealeku hau merkatarientzako foroa izateko eraiki zen. Balkoitik behera begiratu baino ez zuten egin behar, hiriaren mugimenduak ikusteko, arnasa nondik hartzen zuen ikusteko. Behekoek, baina, inbiria puntu batekin, goian egotea nahiago.
Vicenza (Italia)
Tximiniek etxea berotzen edo janaria sukaldatzen dute. Neguko egun hotzetan ke iluna leun-leun ateratzen da irteerako zirrikituetatik eta pixkanak egiten du gorantz, haizearen kulunkan hodeiekin nahasten den arte.
Vicenza (Italia)
Arratsalde pasa ematen du emakume honek. Etxe inguruan dabilen jendea behatzen egongo al da? Hola bada, ez da erraz aspertuko Vicenzako plaza honetan. Eguneko sargoriaz ihes egitea ere badu, kanpoan freskatzen duenean barrura irauten bait du sargoriak.
Trento (Italia)
Etxearen kanpoko hormak denboraren markak ageri ditu, hala ere eraikuntzak handitasuna dario. Leiho handiak, goitik behera eta ezker eskuin. Dendak urteak daramatza lekuan, oraindik ere garai bateko izena eta idazkia aldatu gabe.
Vicenza (Italia)
Lagun talde batek edo familia oso batek kafe bat edo freskagarri bat eserita edateko leku ezinhobea.
Vicenza (Italia)
Gazteak, turistak, langileak dira plazan, ibilian, eserita. Uda partean hiria bisitariz betetzen da, hiria eta inguruko landetxeak ezagutzera etorriak. Hauen artean Palladiok utzitako ondare hilezina.
Vicenza (Italia)
Estatuek elizaren historia bat kontatzen ari dira. Ohi bezala, garai bateko eraikuntza erlijiosoek orniduraz beterik daudenean ere, irakastea zuten helburu. Gaur, baina, jakintsuek baino ez dute ulertzen hauen esanahia.
Vicenza (Italia)
Vicenzako basilika Paladiarra ez da eraikuntza erlijiosoa, izan ere jauregi honetan hiriaren gobernua egiten zen. Gaur egun hiri zaharrean dagoen leku ikusgarriena izango da, museoa ere badu eta arkupean tabernak eta dendak daude.