Appenzell (Suitza)
Pareta honek urtetan zehar sutan egon da. Nabari zaio gainazalaren garraztasunean. Lana ongi bete du. Orain atseden hartua du betebehar gartsuetatik eta jakinminez hurbiltzen diren bisitarientzat dago ikusgai.
Eguneko argazki bat
Speicher (Suitza)
Simetria eta sinpletasuna ere edertasuna dira. Ez da gehiago behar zentzumenei gozararazteko.
Oro (Euskal Herria)
Harrizko pareta zurrun eta zaharrean burdinezko euskarri bat dago eta honetatik argi bat eutsita dago. Argia beste metalezko egitura geometrikoa da, azpikoz gorako piramide itxurakoa. Baina bonbila non dago? LED txiki batek igortzen du argia. Teknologia berria eta zaharra nahastutak eginda dago kaleko argi hau.
Oro (Euskal Herria)
Harrizko pareta batean harriak eta beraien arteko tarteak ikusgai daude. Bere egikera argi eta harro erakusten du.
Oro (Euskal Herria)
Argi bat bestearen gainean. Bat gela argiztatzeko, bestea gela hustutzeko.
Bregenz (Austria)
Ur hornidura puntua koloretsua da. Kaleko txokoak apaintzeko balio du ere. Udaberriko loreez inguratua dago, edertasunez inguratua.
Bregenz (Austria)
Artea egina izan den garaiaz hitzegiten du, ez bakarrik eman nahi duen mezuarekin. Nola eginda dagoen ulertzeko ere ulertu behar da, noiz eta non egin zen jakitea. Paretako margo hauek ez lituzke artista garaikide batek egingo. Bestelako bizitzarako jarrera eta inguruaren ulerkera behar da berauek sortzeko.