Ur laster txikia harri artean doa aldapan behera. Eguzkiak ur gain apurtuan isladatzen da. Belarra erreka ertzean gogotik hazten da, ura faltan ez zaionagatik.
Erreka xumeak haranak biltzen duen ura jaso eta aldapan behera garraiatzen du. Harriz jositako ur bidea inguruko belardien artetik jeisten da. Likido preziatuak emeki egiten du bere bidea uhin txikien artean.
Harri handiek eta harri koxkorrek osatzen dute errekaren ohea. Pixkanaka harriak bultzatzen ditu mendian behera. Beraien artean bilatzen du bere bidea ere. Urak paisaia transformatzeko indarra dauka.
Ura jeisten da arin errekaren ubidetik. Uhin txikiak eta lasterrak marrazten ditu. Lausoa eta biguna ematen du sarri, baina zorrotza eta gogorra ere izaten da.
Behi talde honek atsedena hartzeko garaia du. Goxo ibiliko dira animaliok haranean bazkatzen. Leku lasaia, belar freskoa eta udako beroaz arduratu ez behar. Hori bai dela bizitza erraza eta ona izatea.
Etxolak zer gordeko du? Mendiko bailara honetan zertarako behar da etxola txiki bat? Artzainen borda izateko txikiegia eta bailararen gunetik urrun. Bidearen ondoan egonda, izango al da garajea? Batek daki. Nola jakin?
Ebaki zuhaixka eta enbor puxka bat gelditu da lekuko gisa. Belardiko azala urratua gelditu da abereen mesedean. Bazka errazago eta gehiago aurki dezaten eginda dagoela ematen bait du.
Arbola gazteak kide zaharragoen laguntza edo leiha sentituko du? Inguruko zuhaitzek bidelagun izango ditu edo etsai. Jakingo bagenu, natura ulertzen aurrerapauso handia egingo genuke.
Txoko batean gorde dituzte tresna hauek. Lurra ontzeko izango dira beharbada. Lekua ez dute zeharo edertzen, baina ikur dira. Mendialdean gertatzen direnekoen lekukoak.
Mendi goietako zelaiak xamurrenak dira uda partean. Eskerrak horri abereez betetzen dira mendi haranak. Txaboletan eta bordetan bizitzen dira artzainak edo behizainak, unaiak.
Non ikusi da anuntzio bat behi batean jarrita? Horrela bai saltzen da produktu bat. Hala ere, gixajoak ez du jakingo jarri dioten margo horrek zer esan nahi duen. Beranduegi arte ez du ulertuko ziurrenik. Ordainea belarra lasai jan dezake bere ordua heltzen den arte.
Appenzelleko mendi haranetan inguruko eskualdeetatik bereizita bizi izan dira bizilagunak, bizimodu gogorrari aurre eginez baina paraje zoragarriez gozatuz ere.