Malesco (Italia)
Ur isuria kristalezkoa ematen du, forma biribilekin, gardena eta distiratsua.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Ur dantzarina, aparrean zuri, alai egiten du salto.
St. Gallen (Suitza)
Ur apar zuriak ematen dio argitasuna argazki honi. Ur-jauziari, berriz, bizitasuna eta musika ematen dio.
St. Gallen (Suitza)
Ur jauzi txiki honetan urak korapilo zuri apardunak eratzen ditu.
St. Gallen (Suitza)
Eremu menditsuetan ibaiek maiz salto egin behar dute aldapan behera doazela. Irudikoa gizonak jarritakoa da, baina urak berdin-berdin egin behar du jauzi. Uraren zikinkeria gelditzeko eta ura oxigenatzeko tokiak ere badira, omen. Osasungarriak ur korronteentzako eta bertan bizi diren animali eta landareentzat.
Pfäfers (Suitza)
Euria gogor ari du. Haitzulo barnera ere sartzen da ur pila.
Alpsee (Suitza)
Arroka biluzian behera doa ur txirikorda. Saltoka, harria kolpatuz eta arrasto zuri luzea utziz.