Santoña (Espainia)
Hare busti biguna olatuen joan-etorriak moldatzen du. Putzuek betetzen dituzte uhinek utzitako zuloak. Itsasoaren laztan likidoak, bitartean, ailegatzen jarraitzen dute, busti edo lehor izan arteko zikloa gelditu ez dadin.
Eguneko argazki bat
Santoña (Espainia)
Arratsaldea iluntzen ari bada ere, itsasoaren mugimenduak ez dauka etenik. Olatuak behin eta berriro etorri egiten dira, apar batean bukatuz hondartza ondoan. Ur ertzeko harea heze mantentzen da mantso-mantso heltzen den uhinen eraginez. Bitartean, zeruan hodeiek euriaren hurbiltasun betierekoa iradokitzen dute.
Grignano (Italia)
Ekaitzak itsasoa harrotzen du. Pilpilean, dantzan hasten da ura. Ezinegona etorri behar den haizea eta euriaren aurrean. Gu, errespetutsu, babesera joan gara.
Trieste (Italia)
Mediterraneoa bare zegoen arratsalde honetan. Buiak apenas mugitzen ziren. Bitartean, zeruak laranja eta urdin koloreak gehitu eta olatu txikiek urarekin nahasten zituen.
Suances (Espainia)
Gaueko lehenengo orduak dira eta enbatak bere gorenean dirau. Olatuak hondartzara haserre eta indartsu datoz eta soinuak gaua hartzen du.
Getxo (Euskal Herria)