St. Gallen (Suitza)
Tontorretatik behera begiratzen ohituta dagoen animalia da hau. Hanka sendoei esker igotzen da arroka artetik gailur zailenetara ere. Basa ahuntza goi mendietako erregea ez al da?
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Marruka ariko da? Haizeak dakartzan usainak bilatzen? Berak baino ez du jakingo. Bere burmuin barruan, edo beharbada arimaren barruan, ikusiz jakin daiteke. Animaliek ez dutela barne bizitzarik? Ez dituztela inguruko seinale konplexuak ulertzen? Batek daki. Animaliei galdetuko ahalko bagenu behintzat.