Basa ahuntzak taldean (Group of wild goats)

St. Gallen (Suitza)

Talde batean badira gurasoak, kumeak, bestelako ahaideak eta, besterik gabe, ezagunak direnak. Guztiak bizi dira elkarrekin. Jolasten dira. Bazka hartzen dute. Burrukatzen dute. Alde horretatik, ez gara basa ahuntzengandik oso diferenteak.

Basa-ahuntz eseria (Sitting wild goat)

St. Gallen (Suitza)

Zertarako nekatu behar! Lasai hartu. Eguraldi hobea helduko da eta egunak luzatuko dira. Bitartean egon lasai. Ez da alferrik nekatzeko garaia.

Enborren inguruan bildutak (Meeting around the trunks)

St. Gallen (Suitza)

Jatekoa aurkituko al dute enbor ebakian? Beharbada azala gustagarria aurkituko dute. Beharbada, nobedadea izango al dira? Ekarritako gai berriei begiradatxo bat botatzen ariko dira.

Aker basati baten erretratua (Portrait of a wild ram)

St. Gallen (Suitza)

Belarri luzeak, begi laranja eta beltzak, sudur beltz zabala, ezpain indartsuak eta adarrak. Adarrak handiak dira, sendoak dira. Arr baten harrotasuna dakartzaten elementuak dira. Emeak erakartzeko dela, beste arrak urrun mantentzeko dela. Erabilgarri ditu edozein kasutan.