Wildhaus (Suitza)
Inguruko mendiak eta basoak argiz hutsik daudela ematen dute zeruko urdin ilun oskarbiaren ondoan. Hala ere, hodei zuriek, aireko mendi bidaiariek, jaso eta igortzen dute eguzkitik argi gehien.
Eguneko argazki bat
Wildhaus (Suitza)
Inguruko mendiak eta basoak argiz hutsik daudela ematen dute zeruko urdin ilun oskarbiaren ondoan. Hala ere, hodei zuriek, aireko mendi bidaiariek, jaso eta igortzen dute eguzkitik argi gehien.
Wildhaus (Suitza)
Zelaietan ez dira soilik belarra eta loreak aurkitzen. Behiak, zaldiak eta bestelako belarjaleak ere inguruan ibiltzen dira. Jan eta jan egiten dute zelai zabal hauetan eta atzean bestelako gaiak uzten dituzte. Ez dira politak, baina bai erabigalrriak, lurra ontzeko.
Wildhaus (Suitza)
Argi kontrara zuhaitz guztiak ilunak eta hotzak dira. Lurretik enborra zuzen altzatzen denean eta abarrek aldeetara armonia osoan erortzean, basoetako jaun guztiek ez dutela alde egin datorkit burura.
Wildhaus (Suitza)
Pinu bakanak mendi belardietan sakabanatuak zeruari eta inguruko menditzarrei begira daudela ematen dute. Zergatik ez lukete ingurua horrela behatu beharko? Zoragarria, liluragarria da lekua.
Wildhaus (Suitza)
Zeru urdinean haize zurrunbiloka garraiatzen ditu hodeiak. Mendien artetik agertzden dira, berriro ortzimugaren bestaldean desagertzeko.
Wildhaus (Suitza)
Barrenak janda dituzte eta azala aspaldi erorita dute. Hala ere, tente diraute enborrek, zeharo galduta badute ere beraien bizitasuna. Pixkanaka inguruko belar eta zuhaizkekin berditzen ari dira.
Wildhaus (Suitza)
Itxura ederra hartu du enbor hilak. Barruak bizi galdu bazuten ere, eskultura ederra utzi dute. Horrela ikus dezakete albotik pasatzen den edonor. Bizi berria sortu da dagoeneko, baina. Pinu txiki gazte bat ari da hazten zaharrago hilaren ondoan, bere babesa hartu nahian edo.
Wildhaus (Suitza)
Zerua urdin dago eta haizerik ez dabil eta eguzkiak gogoz berotzen du. Udako egun betea daukagu. Mendi goietan, baina, sargoriak ez du hain gogor jotzen. Hori eskerrak, paseo txikia egitera irtetzeko aukera izan dugu eta bidean paisai zoragarria ikusi ere egin dugu.
Wildhaus (Suitza)
Zer gertatuko zen bi zuhaitz enbor soiletan bihurtuak izateko? Mendi ekaitz baten erdian tximista batek jo eta erreko zituen? Edo abeltzain ganoragabe batek uda amaierako garbiketa egin eta bi hauengan erreparatu ez zuen egingo?
Wildhaus (Suitza)
Eguzki argiak egunak luzatzearekin batera indarra ematen die landareei. Lore koloretsu, hori-urdinak, gogoz hazi dira eguraldia epeldu duen bezain laster.
Wildhaus (Suitza)
Zelaiak bere hoberenean daude uda hasieran. Loreak nonahi daude eta beraien koloreez bizitasunez betetzen dute txoko txikienak ere. Petaloak garatu, haziak sortu, intsektuak erakarri da beraien bizitza betieretzeko bidea.
Wildhaus (Suitza)
Goi mendietan larreek itxura zoragarria izaten dute uda partean. Pinu gutxi batzuk ere agertzen dira tarteka. Eta guztien gainetik zeru zabala, urdina eta hodei zuriez josita. Horrela da eguraldi oneko egunetan behintzat.