St. Gallen (Suitza)
Gaueko atarian, kaleko argiak eta zeruko argia nahasten den garaian, arratseko koloreak nagusitzen direnean, xarma eta magiaz inguratuta egoten gara tarte baterako, lipar baterako.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Gaueko atarian, kaleko argiak eta zeruko argia nahasten den garaian, arratseko koloreak nagusitzen direnean, xarma eta magiaz inguratuta egoten gara tarte baterako, lipar baterako.
St. Gallen (Suitza)
Hara, kaleko argi azpiko txokoa ondo argiztatua dago. Ingurua argi hori goxoz betea dago, gauaren goxotasunaz jantzia.
St. Gallen (Suitza)
Bidegurutzea ondo hartu etxerako bidean ez galtzeko. Ez bait dira orduak, kalean noraezean ibiltzeko. Gauak oraindik hotzak dira.
St. Gallen (Suitza)
Zurezko txabolak aspaldi izango zuen azkenengo bisita. Belarra eta landarak libre hazten dira. Inor ez dator leku hau bere horretatik ateratzera. Pixkanaka galtzen eta desagertzen jarraituko du.
St. Gallen (Suitza)
Zaborra pilatu du norbaitek txabola honen aurrean. Harraska zaharra, zurezko leiho zuria. Etxea berriztutakoan botatakoak ematen dute. Txokoa berezia bihurtu da, memoriaren galkortasunaren sinboloa.
St. Gallen (Suitza)
Erakusleiho honetan joku polita egin dute. Oholezko jostailu zahar bat, ume batek ahaztuak, leihotik kanpora etengabe begira egotera behartu dute, berriro ere ahaztean.
St. Gallen (Suitza)
Gautu da, erlojuak zazpiak baino erakusten ez badu ere. Hirira gaua goizegi heltzen da neguan. Kaleak beteak behar dutenean, dendetatik sartu eta ateraka, kafetegiak eta tabernak marmarrez beteak.
St. Gallen (Suitza)
Profilak baino ez dira gelditzen ikusgai. Arbolen adarrena, etxeena eta zutoin bakan batzuek han eta hemen.
St. Gallen (Suitza)
Zerua zabal dago, hodeiak luze dira eta arratseko eguzkia erortzen doa. Zeru koloreak epeltzera egin dute eta itzalak bazterretetatik ihes egin dute, leku denetara hedatzeko.
St. Gallen (Suitza)
Euri hodei gutxi batzuk pasatzen dira baina bere karga beste nonbaiten utzi behar dute. Hurbil dagoen gaua hezea gerta daiteke hodei hauek iragartzen dutenaren arabera.
St. Gallen (Suitza)
Kaleko argiak gaua datorren heinean pizten doaz. Zerua iluntzen den bitartean, argiak agertzen dira han eta hemen, kaleen gainean eskegitak.
St. Gallen (Suitza)
Goian zeru urdina geroz eta ilunagoa eta behean kale argi laranjak. Gaua gauago ematen du. Koloreak lausotzen dira eta jendea bere baitara biltzen da kaletik ibiltzen doalarik.
St. Gallen (Suitza)
Negu egun berantiarrek udaberri usaina hartzen hasten dira. Lore jaioberriak, adar biluzietan kontrastea sortzen digute. Animaliek, baina, oraindik faltan bota dute egun luze eta epelagoen goxotasuna.
Appenzell (Suitza)
Bidegurutzeek ziurgabetasuna sortzen digute. Zein da bide hobeagoa? Non gozatuko dut gehiago nola gogoa hala zangoa jartzen?
Appenzell (Suitza)
Pinuen profila erraza da errekonozitzen. Mendi giroan ohikoak dira, giro hotzean ondo moldatzen bait da arbola mota zahar hau.
Appenzell (Suitza)
Ez da akitzen bat neguaren eta elurraren forma beti berriak behatzen. Bere sekretuak eta misterioa ulertu eta xurgatu nahiean edo.
Appenzell (Suitza)
Hotza eta elurtsua joan da negua, mendi paisai polita utziz. Gogoa piztu eta arima arintzen du.
Appenzell (Suitza)
Tren gainetik irudiek eta pentsamenduek sarri lauso itxura dute baina sakontasuna eta malenkonia ere dariote.
Appenzell (Suitza)
Elurra hemen eta han. Tartean arbolak eta sastrakak adar biluztuekin eta atzekaldean harroka erraldoia nonahitik ikusgai. Mendialde paisai bete-betea.
Appenzell (Suitza)
Mendialdeko auzogune honetan etxalde bakanduak zelaiez inguratuak ageri dira. Bestela, zelaiak basoak eta erreka gutxi batzuk baino ez daude inguruan.