Laudio (Euskal Herria)
Euritakoa ezinbestekoa izaten da egun hauetan. Eskuak poltsaz beteta izanda ere, eutsi behar zaio blai gelditu nahi ez duena. Bestela ere, argazkilariaren modura aterpean gelditzea badago.
Eguneko argazki bat
Laudio (Euskal Herria)
Euritakoa ezinbestekoa izaten da egun hauetan. Eskuak poltsaz beteta izanda ere, eutsi behar zaio blai gelditu nahi ez duena. Bestela ere, argazkilariaren modura aterpean gelditzea badago.
Laudio (Euskal Herria)
Zorua distiratsu ageri da eroritako euriak sortutako alfonbra gardenaren behean. Euria barra-barra ari duela esnatu da eguna, baina etxean ezin geldirik gelditu. Egunerako erosketak egitera irten behar eguraldi honekin.
Laudio (Euskal Herria)
Euria eten gabe erortzen da gaur. Euripean ibiltzea tokatu zaio emakumeari. Jantzi koloretsuak aukeratu ditu okasiorako.
Thun (Suitza)
Negu hasierako elurrak harroken forma bihurriak zuritzen ditu. Zuhaitzak berriz ezin ditu estali. Bestalde, argi-iluna sortzen dute.
Thun (Suitza
Trenak abiadura bizian jarraitzen dio bere bideari. Zuhaitzak lausotzen dira kristalaren bestaldean. Begiak urrunera begiratuta erlaxatzen dira. Lasaitasuna gorputz osora zabaltzen da, zainez zain, nerbioz nerbio.
Thun (Suitza
Trenean bidaiean berriz. Oraingoan mendialdea zeharkatzea tokatzen da. Gailur zuriak, harkaitz erraldoiak eta mendi aintzira eta lakuak ikusi ditugu gure leihoetatik.
Cardano (Italia)
Txikia logale dago amaren eskuetan. Goizean goiz altxatu, gosaldu, jantzi eta kalera irten behar azkar batean begietako bekarrak kendu gabe. Zertara? Goizeko trena hartzera.
Cardano (Italia)
Gurutzea lurrean, harri harlauxek utxitako txokoak betez. Leku lasaia aurkitu dugu arratsa pasatzeko.
Cardano (Italia)
Hara, bidegurutze hau lehenagotik ezaguna dugu. Arratsa heldutakoan, trafikoa ugaritzen da lanetik bueltan datorren kotxeekin.
Cardano (Italia)
Ilundu du dagoeneko. Arbolak eta etxeak itzalez bete dira. Zeruaz gozatzea, baina, oraindik geratzen zaigu. Neguko arrats laburrek ez bait dute sarri uzten honelako ikuskizunaz gozatzea.
Cardano (Italia)
Bi pertsona konpainian bestela bakarti dagoen plaza zeharkatzen arrats erdian, bada gure herri eta hirietako momentu poetiko bat.
Cardano (Italia)
Zeru zabal bat ikusteak beti da ederra. Hodei zuriek mihise urdina margotzen dute orban zabalekin. Hegazkinek, berriz, marra zuri finak uzten dute atzean beraien bidean aurrera doazela.
Cardano (Italia)
Gabon argiak amatatuak daude orain. Pixkat gehiago itxaron beharko dute lehenengo argi printzak jasotzeko.
Cardano (Italia)
Negozioa lehen planoan eta eliz-dorrea atzean, zeruaren kontra, ikusten dira. Gabon apaindurak ere nabari daitezke, kaleko urruneko partean.
Cardano (Italia)
Elizaren dorreak jasotzen ditu inguruko azken eguzki errainuak, inguruko etxeak itzaletara erortzen dira bitartean.
Cardano (Italia)
Ilundu du egunak. Pixkanaka joan da eguzkia goibeltzen, bazterrak itzalez bete arte. Soilik zerua hatzematen da, eta bertan hodei gutxi batzuk.
Cardano (Italia)
Herri honetako txoko bat: aparkalekua, pasealekua, igarobidea eta errepideak osatzen dute. Ez du aparteko ezer, baina bere edertasuna momentuan datza. Arratsean bakartasun usaina somatzen da.
Cardano (Italia)
Zuhaitz baten adar bakoitzak bere bidea hartzen du eguzki argiaren bila. Elkarrekin gurutzatu egiten dira eta sare fina osatzen dute, argia xehetzen duen sare hertsia.
Cardano (Italia)
Arbola adarrek argi-kontrara itxura liraina, pertxenta, dute. Adar bakoitzak bere bidea egiten du ahalik eta argi gehien aurkitu nahian. Suertatzen den nahasmenetik edertasuna sortzen da.
Cardano (Italia)
Ernamuinen kolore gorrixka neguaren hoztasuna apurtzen dute pixkat. Pena da hurrengo egunetan izozte batek akaba ditzakeela. Izan ere urteko aro hotzena hasi baino ez da egin.