Santa Klausen trena (The train of Santa Claus)

St. Gallen (Suitza)

Gabonetako azokan ez da haurrentzat dibertsiorako aukerarik falta. Santa Klausekin bidaitxo bat egitea barne.

Gabonetako apaindura (Christmas decoration)

St. Gallen (Suitza)

Gabonetako garaia heldu da. Kaleetan zuhaitzak apainduraz betetzen dira eta jendea gogoz irtetzen da kalera etorri berria den neguari aurre eginez.

Trenbide ondoko errepidea (The road near the railway)

Appenzell (Suitza)

Trenbide ondotik doa errepidea. Kotxea tren ondotik pasatzen da, argiak piztutak dituela. Arratsaldeak bostak ditu soilik, baina dagoeneko iluntzen ari du.

Izotza eta lanbroa nagusi (Ice and mist everywhere)

Appenzell (Suitza)

Adar zuriak zuhaitzen neguko jantzi. Lanbroak eta hotzak ehundutakoa.

Zuhaitz biluzien anatomia (Anatomy of a naked tree)

Appenzell (Suitza)

Zuhaitz biluzien anatomia ikusgai dago neguan. Honako hau, gau hotzetan sutondoan gozatzeko egurra ondoan daukala. Hurrengo urtean egur pilan buka dezake berau.

Herria elurretan (Snowy town)

Appenzell (Suitza)

Appenzell aldeko herriak lotan bezala daude neguaren erdian. Elurrez inguratuta egonda, lanbrodun egunetan leku hoberena etxe barnean epel.

Appenzellera hurbilduz (Closer to Appenzell)

Appenzell (Suitza)

Trena hurbilduz doa. Etxeek forma hartu dute. Kaleak jendez betetzen hasiak dira.

Teilatuak eta eliz dorrea (Roofs and church tower)

Appenzell (Suitza)

Bidean goazela alde batera begiratu eta horra hor Appenzellen teilatuak eta eliz dorrea.

Basoa magalean (Forest in a slope)

Appenzell (Suitza)

Basoa muino baten magalean irudian. Trenaren urrunetik zuhaitzak erraldoiak dirudite ondoko etxearen parean. Lanbroak eta elurrak misterioa gehitzen diote irudiari.

Appenzelleko mendi bailara (Mountain valley in Appenzell)

Appenzell (Suitza)

Lasaitasunerako momentua da bidaia. Pentsamenduak erraz dariote eta gogoa lasai dirau. Bitartean treneko leihotik, goxo-goxo eserita, kanpoko paisai elurtua ikusten da.

Aldapa gogorra (Hard slope)

Appenzell (Suitza)

Trenbide ondoan dago etxe hau. Aldapa txarra horra igotzeko. Neguaren gogorrenean ez da bide xamurra izango.

Etxea eta zuhaitza elurrean (House and tree in the snow)

Appenzell (Suitza)

Elurra nonahi, eta bapatean etxe bat. Arbola handia, zaharra ondoan duela. Paisai landu bat. Gizakiak naturari itxura eman duen lekua hemen.

Garai hobeagoen zain (Waiting for better times)

Appenzell (Suitza)

Bi zuhaixka hostoz biluztuak belardi elurtu batean. Garai hobeagoen zain.

Paisai elurtua Appenzellen (Snowy landscape in Appenzell)

Appenzell (Suitza)

Paisai elurtua Appenzelleko baserrian. Belardiak hesiek banatuta eta etxe soila mendixka baten gailurrean. Zuhaitz biluztuak ere, abarren iluna elur zuriarekin kontrastea eginez.

Hesien joku geometrikoak (Geometric games of the fences)

Appenzell (Suitza)

Elurrak zelaiak estali ditu. Elur gehiago ere etortzeko dela ematen du. Hesien ilunak elurraren argiaren gainean joku geometrikoak egiten ditu.

 

Pinudi elurtua (Snowy pine forest)

St. Gallen (Suitza)

Pinudiak elurtuak otsailean. Negu betean ez da irudi ezohikoa Suitzako mendialdean.

Neguko irudi polita (Beautiful winter picture)

St. Gallen (Suitza)

Gaueko hotzak eta haizeak abarrak izoztu ditu. Abar eta belar zuri ageri dira, neguko irudi polita utzita.

Snowboardlaria (Snowboarder)

Davos (Suitza)

Snowboardean ere aritzen dira. Elur maluta artean jeitsi behar gaur eta zerua estalita dago. Giro ez dago goxo, baina gustuko lekuan aldaparik ez. Gorakoak behintzat.

Begiratoki elurtua (Snowy viewpoint)

Davos (Suitza)

Begiratoki bat gailurrean. Ez da oso erabilia eguraldi honekin. Sasien gainean eta hodeien azpian, dena zuri agertzen da. Lanbroa doazenean, baina, ikuspegi zoragarria izango da.

Eskialarientzako mendia (Mountain for skiers)

Davos (Suitza)

Eski estazioaren telesillak eta jatetxeak bisitariaren zain. Eskialariak gora eta behera doaz etengabe. Eguna joango den beldur. Gu lasai jatetxean eseri eta leihotik paisai zoragarriaz gozatzen.