St. Gallen (Suitza)
Gausentia heldu da bere koloreekin eta bere iluntasunarekin. Eguzkiak gaur opari txikia egin digu. Hori, more eta laranja batu zaizkie zeruaren urdinari modu ikusgarrian.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Gausentia heldu da bere koloreekin eta bere iluntasunarekin. Eguzkiak gaur opari txikia egin digu. Hori, more eta laranja batu zaizkie zeruaren urdinari modu ikusgarrian.
Cardano al Campo (Italia)
Belarra eta ira lehorrek arratsalde eguzkitsuko argi epelaren pean daude. Garaiotan atseden momentua dute. Indarrak berriro hartzeko aukera dute. Hurrengo urtaro epela heltzen denerako prest egongo dira indarrez hazteko.
Cardano al Campo (Italia)
Onddo koloretsu honek egur hilda baliatzen du jateko eta bizitoki bezala. Benetan ondo baliatzen ditu naturak emandako errekurtsoak.
Bad Soden (Alemania)
Zoo batean gaude, animalirik ikusten ez badira ere. Naturan txertatuta dago. Baso batek inguratzen du, udazkeneko jantziak soinean daramatzan ohiana.
St. Gallen (Suitza)
Urtaro beroa heltzen denean loreek kolorea ematen diote udari. Petalo zuriak eta pistilo horiak hauskorrak ematen dute baina beraien edertasuna trinkoa da.
Gossau (Suitza)
Bisitariengandik ezkutatzen da azeri txikia. Bakarrik egon nahi du. Itzalen eta harrien artean lasaitasuna bilatzen du. Jatorrizko bizitokia duen basamortua faltan botako al du. Hango bizimodu soila baina baketsua gogoan izango al du.
St. Gallen (Suitza)
Udazkeneko kolore biziak protagonista bihurtzen dira. Arboletan daude. Lurrean daude. Uretan isladatzen dira. Zerura hedatzen dira haizeak jotzen duenean.
Simplon (Suitza)
Lore bakartia belar artean hazita. Ari da, udari esker, epeltasuna baliatzen bere bizi zikloa betetzeko. Laburra du, hasi eta buka, bere sasoia. Hurrengo urtean, landare berak beste lore diferente bat baina hau bezain ederra sortuko du.
Simplon (Suitza)
Arratsaldeko eguzki argiak laztandu ditu harrizko pareta latzak. Bere orografia apurtuak argiak eta itzalak sortzen ditu. Azken errainuen kolore beroa ere hartu du.
Müstair (Suitza)
Korridore estua eta ilunak komunikatzen ditu bi gela. Eta zer ikusten da urrunago? Kolore hori distiratsuz eginiko hesia al da? Ez du ematen eraikuntza erlijioso batean aurkituko den egitura.
St. Gallen (Suitza)
Lore bat baino ez da. Lore polit bat da, baina. Batzuekin usainduz goza daitezke, besteekin janez. Jan eta usaindu egiten ez bada ere, ikusi hutsarekin ere goza daiteke.
St. Gallen (Suitza)
Lore hori xumeek betetzen dute zelaia. Belar artean beraien formak argi desberdintzen dira. Lekua apartzen eta edertzen dute.
Gais (Suitza)
Oilo zoragarri honek gure intentzioen inguruan jakingura dauka. Ez dirudi kaiolan egoteak txarregi eragin dionik.
Cardano (Italia)
Arrunta izanagatik ez da erakarpen gutxikoa lore hau. Txikoria, lore hori distiratsua da sortu berrian. Gerora urdindu egiten zaizkio petaloak eta luma itxurako hazi hegalariek bola itxuran biltzen dira. Haize ufada batek edo haur jostari baten putzak lur berrien bila hegaz noiz bidaliko dituen zain.
St. Gallen (Suitza)
Hostoak banan-banan pilatzen joan dira. Euripean lurrera itsatsi dira. Zoruaren kontra zanpatuak ere izan dira, oinen eta hatzaparren pean. Pixkana deskonposatzen joango dira, ongarri bihurtuz.
St. Gallen (Suitza)
Marroitik horira gorritik pasatuz dute kolorea erori berritako hostoak. Bere urteroko lana betetakoan ahitutak gelditzen dira eta pixkanaka galtzen dute berde kolorea. Beharrezkoak ez direla eta lurrean biltzen dira. Alfonbra leunarekin apaintzen dituzte gure inguruko basoak eta herriak.
St. Gallen (Suitza)
Hosto erori berriak pilatuz joan dira. Hiriak, herriak eta basoak alfonbra koloretsuz estaltzen dira. Bere kolore hori-marroixka edonon ikus daiteke. Udazkenaren ikurra dira gurean.
St. Gallen (Suitza)
Umeak jolastea baino ez du buruan. Behar duen bezala, noski. Alai eta bere buruarenganako konfidantzaz haztea da bere eginbeharrik garrantzitsuena oraingoz. Gero gerokoak.
Appenzell (Suitza)
Hotza ari du edo ihauteri garaian gaude? Ume honek biak batera datozela aprobetxatu du bere janzkera moldatzeko.
St. Gallen (Suitza)
Kaktusa benetan da handia eta simetrikoa. Borobil perfektua eta arantza ilada pila ditu, bata bestearen atzetik hazten direnak eta landare osoa inguratzen dutenak.