Rapperswil (Suitza)
Hesi gaineko neska ponyak gertutik ikusi nahi ditu. Txikiak dira zaldiak eta txikia da bera. Hala ere ondo moldatu da.
Eguneko argazki bat
Gossau (Suitza)
Bestaldeko munduaz jakinminez ari da hesi gainetik burua ateratzen. Begiak erabat zabaltzen ditu, hala nola sudur zuloak ere. Bere itxitura barneko asperduraz salbatzeko eskatzen ariko zaigu? Gorputz handia eta indartsu hori zelai eta larreetatik arin lasterkan ibiltzeko egina dago. Leku itxi horretan bizi pozak aldegiten dio.
St. Gallen (Suitza)
Nekatuta ematen du zaldia. Azala hezurretara itsatsia dauka. Zahartuta egongo da, edo?
St. Gallen (Suitza)
Argi kontrara gure zaldi kuttunak bere itxura hoberena ematen du. Gazteago ere ematen du.
St. Gallen (Suitza)
Zaldi bakartia, zelai soilean. Euliak aurpegian ari zaizkio gora eta behera. Bitartean, arratsaldeko eguzkiak aurpegiko formak itzalen bidez markatzen dizkio.